Albisteak
Aralarrek enpresetan parekidetasuna bultzatzearen alde egin du EPn
Europako Parlamentuan emakumeen presentzia enpresen zuzendaritza-batzordeetan indartzeko Batzordearen proposamen bat eztabaidatu eta bozkatu du. Inaki Irazabalbeitiak proposamenaren alde egin du eta osoko bilkurako eztabaidan parte hartu du
Aralarrek Euskal Yz galdetu dio Europako Batzordeari
Aralarreko eurodiputatu Inaki Irazabalbeitiak Europako Batzordeari Euskal Yaren finantzazio europarrari buruz galdetu dio.
Euskal eurodiputatuek Erronkariko gaztaren jatorrizko izendapenaz galdetu dute
Izaskun Bilbao eta Inaki Irazabalbeitia eurodiputatuek Europako Batzordeari Erronkariko Gaztaren jatorrizko izendapenaren auzia noiz ebatziko duen galdetu diote
Irazabalbeitiaren ustez baldintzapen makroekomomikoa kohesio-funtsen Troiako zaldia izan daiteke
Gaur Europako Parlamentuko Eskualde Garapenerako batzordean bozkatu da kohesio-funtsei buruzko arautegi berria. Parlamentuak, Batzordeak eta Kontseiluak eginiko trilogoan adostutakoak funtsak banatzeko irizpideetan aldaketak ekarri ditu.
Irazabalbeitiak Rodriguez Galindok faborezko tratua izan duenentz galdetu dio Europako Batzordeari
Justizia, Oinarrizko Eskubide eta Herritartasun Komisario Vivian Reding andeereari zuzendutako galderan, Aralarreko eurodiputatu Inaki Irazabalbeitiak Espainiako justiziak Rodriguez Galindo jeneralari emaniko ustezko faborezko tratuaz itaundu dio, izan ere, jenerala libre utzi baitu
Espainiako hipoteka-sistema Europako Parlamentuan
Erminia Mazzoni eurodipututatu italiarrak, Eskaeren batzordeko kide guztion izenean eta batzorde horren lehendakaria izanik, ahozko galdera bat egin dio Batzordeari Europako Parlamentuan Espainiako hipoteka-sistemari buruz.
Zdanokak, Alfonsik eta Irazabalbeitiak GEEEren epaia txalotu dute
Europako Parlamentuan eginiko agerraldian Tatjana Zdanoka, François Alfonsi eta Inaki Irazabalbeitia eurodiputatuek atzo Giza Eskubideen Europako Epaitegiak emaniko ebazpena oso positibotzat jo dute eta bake-prozesua indartzeko balio izatea espero dute.
Irazabalbeitiak EPren osoko bilkuran Parot doktrinaren epaiaz hitz egin du
Inaki Irazabalbeitia Aralarreko eurodiputatuak Parlamentuaren osoko bilkuran parte hartu du adieraziz oso berri ona izan dela Giza Eskubideen Europako Epaitegiak Ines del Rio kasuan hartutako erabakia.
Euskaldunen hizkuntza-eskubideak defenditu ditu Irazabalbeitiak Europako Parlamentuan
Europako Parlamentuan Batasunaren barneko kualifikazio profesionalen ezagutzari buruz eginiko eztabaidan, Aralarreko europarlamentarioak euskaldunen hizkuntza-eskubideak defendatu ditu osoko bilkuraren aurrean. Batzordearen zuzentarau-proposamenari buruz Bernadette Vergnaud eurodiputatuak eginiko txostenean zuzenketa bat proposatzen zen zeinak oztopoak jar diezazkiokeen euskara jakitea eskatzeari profesionalki Euskal Herrian aritzeko. Inaki Irazabalbeitiak ganberari eskatu dio bat egiteko Mark Demesmaeker diputatu flandestarrak eginiko proposamenarekin, zeinak zuzenketaren kontrako botoa eskatzen baitzuen.
Beskoitzeko eta Hendaiako ikastolen auziaz galdetu Aralarrek Europako Parlamentuan
Inaki Irazabalbeitia europarlamentariak galdera egin dio Europako Batzordeari Beskoitzeko eta Hendaiako ikastolek Frantziako gobernuarekin izan duten auziaz.
ALEk atzoko sarekada salatu du
ALEko europarlamentariek gaur goziean eginiko talde-bileran Herrira mugimenduko kideen kontra burututako polizia-operazioa gogor salatu dute eta elkartasuna adierazi diete atxilotuei.
Herrien Europak ez du Mauritania eta EBren arteko arrantza-hitzarmena babestuko
Gaur Inaki Irazabalbeita europarlamentariak eta Ana Miranda BNGko Europako gaietarako arduradunak bilera egin dute arrantza-alorreko ordezkariekin eta Espainiako Estatuko hainbat administrazioren ordezkariekin Eurpako Parlamentuan.
Basque Frienshipek Guardia Zibilaren operazioa salatu du
Basque Friendship taldeak, euskal gatazkaren konponbidearen aldeko europarlamentarien taldeak, oharra kaleratu du Guardia Zibilak Herriraren aurka egin duen sarekada salatuz. Eskubide demokratikoen eta giza eskubideen bortxaketa dela uste dute europarlamentariek
Autodeterminazioari buruzko konferentzia zabaldu du Inaki Irazabalbeitiak EPan
Ibon International erakundeak, EPko Berdeak-ALE eta Europako Ezkerra Bateratua taldeek babestuta 'Demokrazia, Autodeterminazioa eta Herrien Liberazioa' izeneko konferentzia antolatu du. Inaki Irazabalbeitiak konferentzia zabaltzeaz gainera hitzaldi bat eman du Europaren baitan autodeterminazioak duen tokiaz.
Orihuelako ingurugiro-arazoen berri bertatik bertara
Hilaren 18an eta 19an Orihuelan izan naiz bertako Berdeen Konfederazioko alkate Monserrate Guillenek gonbidatuta. La Muradako zabortegiaren arazoa eta Cala Moscako egoeraren berri jaso dut.
Dispertsio-politikaz galdetu dio Irazabalbeitiak Batzordeari
Pablo Gorostiagak euskal presoak hil zorian zegoen emaztea ezin bisitatu izana oinarri hartuta dipertsio-politikari buruzko iritzia eskatu dio Europako Batzordeari
Jill Evansek, ALEko talde-buruak, EBk euskal bake-prozesua laguntzea eskatu du
Inaki Irazabalbeitiak iradokita egin du eskaera hori
Hizkuntza minorizatuei buruzko Alfonsi txostena onartu du Europako Parlamentuak
François Alfonsi diputatu abertzale korsikarrak bultzatutako 'Desagertzeko zorian dauden Europako Hizkuntzak eta Dibertsitate Linguistikoa' izeneko txostena onartu du Europako Parlamentuak gehiengo ia osoz. Txosten horretan hizkuntza minorizatuen aldeko politika positiboak garatzeko oinarriak seinalatzen dira
Droneen erabilera arautzeko eskaera
Droneak edo piloturik gabeko airekoak gero eta ugariagoak izango dira etorkizunean. Horrek pertsonen pribatutasuna arriskuan jar lezake. Droneen erabilera arau dezan eskatu dio Inaki Irazabalbeitiak Batzordeari
Irazabalbeitiak Kataluniaren independentziarako eskubidea defendatu du Europako Parlamentuaren osoko bilkuran
Europako Parlamentuaren osoko bilkuraren aurrean Inaki Irazabalbeitiak Aralarreko eurodiputatuak herritar katalanek beren nazioaren etorkizuna libreki erabakitzeko duten eskubidea defendatu du.
Siriako eskuhartze militarrari ez
Aralarrek gogor gaitzesten eta salatzen du laster Siria bezalako herrialde burujabe batean egin nahi duten esku-hartze militarra. Inaki Irazabalbeitia eurodiputatuak azpimarratu du beharrezkoa dela nazioarteko erakundeek eta gobernuek esku-hartze militarrak ez diren bestelako konponbideak bilatu eta adostu behar dituztela. Ohartarazi duenez, “aurretik egin diren esku-hartze militarretan argi eta garbi geratu da ez dutela ezer laguntzen tokian tokiko gatazkak konpontzen, are gehiago, egoerak okerrera egiten du, eta horren ondorioz giza eskubideen urraketak oraindik eta gehiago gertatzen dira”.
Herritarren epaiari babesa
Tatjiana Zdanoka, Mark Demesmaeker eta Inaki Irazabalbeitia ALEko eurodiputatuek, Sinn Feineko Martina Anderson eurodiputatuek 'Herritarren epaia' ekimenari babesa agertu diote Europako Parlamentuan
Esako urtegira bisita
Esako urtegiko lanek sortu duten egoera bertatik bertara ezagutzera joan den abuztuaren 20an Inaki Irazabalbeitiak urtegiko lanak bisitatu zituen.
Elkartasuna Santiagoko biktimen familiei
Elkartasuna adierazi nahi diet atzoko tren-istripuan hil eta zauritu ziren pertsonei, beraien familiei eta Galiziako herri guztiari.
Tax Leasearen aferan Europaren politika industrialik ezaren icebergaren tontorra da
Inaki Irazabalbetia Aralarren europarlamentaria Almunia komisarioak Tax Leaseren aferari buruz egin duen prentsa aurrekoan izan da eta larritzat hartu du Komisarioen Kolegioak hartutako erabakia.
Irazabalbeitiak Reding komisarioari idatzi dio Gorroño kasuaz kezkaturik
Inaki Irazabalbeitiak gutun bat idatzi dio Justizia, Oinarrizko Eskubideak eta Herritartasuna komisarioari bere kezka agerturik Gernikak alkateren egoeraz. Izan ere, Pedraz epaileak Gorroño terrorismoa goresteaz akusatzen udal batzak Arnaldo Otegi saritu duelako bakearen alde eginiko lanagatik.
Aralarrek salatu du Europako Batasuna estrategikoak diren industria sektoreak suntsitzen ari dela
Inaki Irazabalbeitia Aralarreko europarlamentariak Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearen jarrera salatu du, La Navalera egindako bisitan.
Irazabalbeitia: “Bestelako Europa posible da”
Inaki Irazabalbeitia Aralarren europarlamentariak joan den uztailaren 11n hartu zuen bere kargua modu ofizialean, nahiz eta azken hilabeteetan buru-belarri aritu Herrien Europa koalizioko ordezkariekin harremanetan, Aralarren ekimenak horien bitartez bideratzeko. Aralar Herrien Europa koalizioaren (ERC, BNG, EA, Chunta, Berdeak) barruan aurkeztu zen Europako hauteskundeetara, eta ordezkari bat eskuratu zuen koalizioak. Txandakatze sistema ezartzea erabaki zen koalizioaren barruan, eta hasiera baten, Oriol Junqueras (ERC) izan zen koalizioko ordezkaria Europako Parlamentuan; gero, Ana Miranda BNGko ordezkariak hartu zuen txanda. Uztailaren 11tik aurrera, Irazabalbeitiak hartu du lekukoa. Irazabalbeitia Europako Aliantza Librea (ALE) alderdiko talde parlamentarioan integratuko da, Herrien Europa koalizioko gainontzeko europarlamentarioek egin duten bezala.
Herrien Europa koalizioak ontzigintza sektorearen aferari buruz interpelatu du Barroso
Besteak beste Aralarrek, BNGk eta EAk osatzen duten Herrien Europa koalizioko europarlamentari Ana Mirandak Batzordeko presidenteari ohartarazi dio uztailaren 17ko bileran zigorra ezartzea erabakitzen bada Euskal Herriarentzat eta Galiziarentzat estrategikoa den sektore bat hiltzorian utziko duela.
Aralarrek Oiolako urtegiko poluzioaren auzia Europako Parlamentura eraman du
Inaki Irazabalbeitia europarlamentarioa Barakaldoko herritarrekin batzartu da, Oiolako urtegiaren kutsaduraren inguruan hitz egiteko. Barakaldo eta inguruko herrietako biztanleek salatu dutenez, Oiolako urtegia lindanoz poluituta dago eta konposatu hori kaltegarria da gizakien osasunerako.