Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Esako urtegira bisita

2013/08/27

Esako urtegiko lanek sortu duten egoera bertatik bertara ezagutzera joan den abuztuaren 20an Inaki Irazabalbeitiak urtegiko lanak bisitatu zituen.

‘Yesa no +  lanak gelditu’ plataformako kideek lagunduta urtegia handitzeko lanak ikusteko aukera izan zuen Irazabalbeitiak. Lanen egoeraren berri zehatza izan zuen eta baita plataformako kideek orain arte eginiko ekimenena.


Esako herria mehatxatzen duten lubiziak sortzen dituen mazelan egiten ari diren lanak bertatik bertara ikuskatu zituen. Plataformako kideek azaldu ziotenez izugarri azkartu dira lan horiek atzen asteotan.
Irazabalbeitiak bat egin zuen plataformako kideek dituzten kezkekin eta adierazi zuen ‘Esako urtegia handitzeko lanek ez dute arrazoibide ekonomikorik eta gutxi batzuen interesei erantzuten diote bakarrik. Gainera, urtegitik behera bizi diren herritarren bizitza eta ondasunak arriskuan jartzen ari dira’. Europako Parlamentuak Herrien Europak orain arte urtegiaren handitzearen inguruan eginiko lanari jarraipena emango diola gaineratu zuen.