Euskaldunen hizkuntza-eskubideak defenditu ditu Irazabalbeitiak Europako Parlamentuan
2013/10/09
Irazabalbeitiak argudiatu du zuzentaraua aurrerapausoa dela profesionalak beren jarduera Batasuneko ezein estatuetan burutu ahal izateko lagungarria izango delako, baina baduela puntu oso ahul bat. Hitzez hitz adierazi du 'nahiz eta esaten den kualifikazio profesionala lortzeko lanean aritu behar duen estatuko hizkuntza ezagutu behar dela, praktikan estatuaren hizkuntza ofiziala bakarrik hartuko da kontuan'. Testuak ez du eskatzen estatuan ofiziala den hizkuntzaz gainera beste bat dagoen nazio edo eskualdeetan, Euskal Herrian euskara esaterako, horren hizkuntza ezagutu behar denik. Are gehiago, hizkuntzen eskakizuna bakarrera mugatzen du. Hortaz mediku batek jardun lezake lanean Euskal Herrian, Katalunian, Galizian, Korsikan edo Bretainian bertako hizkuntza jakin gabe, horrek gaixoekin ekar ditzakeen komunikazio-arazo guztiekin. Irazabalbeitiak azpimarratu du 'egoera ez da justua eta ez dator bat Batasunaren oinarria den Europako hizkuntza- eta kultura-aniztasunaren errespetuarekin eta babesarekin. Testua erredaktatuta dagoen moduan oztopa daiteke Euskal Herrian lanean aritu ahal izateko hizkuntza-gaitasuna eskatzea'. Zuzenketa onartu egin da eta, ondorioz, Irazabalbeitiak abstenitu egin da Vergnaud txostenaren testu osoaren bozketan.