Eslovakiako gutxiengo hungarriarrarekin bilera
2013/12/09
Inaki Irazabalbeitiak Csaba Fehér (ezkerrean) eta János Sárközi (eskuniean) Eslovakiako gutxiengo hungariarraren ordezkariak hartu ditu.
Biek hizkuntza eta kultura hungariarra Eslovakian jasotzen ari den atzerakadaren berri eman diote Aralarko eurodiputatuari. Eslovakiako konstituzioan kultura hungarriarraren eta gainerako gutxiengoen kulturen defentsarako neurriak sartzea dute helburu.
Inaki Irazabalbeitiak, herri eta kultura gutxiagotu baten ordezkari izanik, bere elkartasuna adierazi die.