Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Irazabalbeitiak Kataluniaren independentziarako eskubidea defendatu du Europako Parlamentuaren osoko bilkuran

2013/09/10

Europako Parlamentuaren osoko bilkuraren aurrean Inaki Irazabalbeitiak Aralarreko eurodiputatuak herritar katalanek beren nazioaren etorkizuna libreki erabakitzeko duten eskubidea defendatu du.

Datorren asteazkenean egingo den Diada eta ANCk deitutako independentziaren aldeko 400 km-ko giza katea erreferentzia moduan hartuta, Aralarreko eurodiputatuak Kataluniak bere nazio-etorkizuna libreki erabakitzeko duen eskubidea aldarrikatu du. Europako Batasunari erreklamatu egin dio ez dezala oztoporik jarri Kataluniako herritarrek Batasuneko herritar izaten segi dezaten baldin eta estatu independente bihurtzea deliberatuko balute.

Azkenik Irazabalbeitiak dei egin die Europako demokrata guztiei babes eman diezaiotela Kataluniako herritarrek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubideari, datorren urtean eskoziarrek izango duten eskubide bera izan dezaten. Aralarreko eurodiputatuak azpimarratu du 'espero dut Espainiako gobernuak trabarik ez jartzea Kataluniako herritarrek erabakitzeko eskubidea gauza ahal izan dezaten, eskubide demokratikoa baita'.