Aralarrek Europan salatu du D ereduko irakasleei buruzko Guardia Zibilaren txostena
2013/11/26
Irazabalbeitiaren iritiz Guardia Zibilak D ereduko nafar irakasleei buruz egin duen txostenak Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren hainbat artikulu urratzen ditu. 'Pertsona baten afilizazio sindikala edo zein gizarte- mugimenduetan diharduen ikertzeak gutunaren 12. artikulua urratzen du, elkartzeko askatasuna bermatzen duena, hain zuzen ere' adierazi du Irazabalbeitiak.
Halaber, txosten hori egin izanak beste bi artikulu ere urratuko lituzte. Hizkuntzagatik edo iritzi politikoagatik ez diskriminatzeari buruz diharduen 21. artikulua ere hautsiko litzakete, txostena irakasle-multzo bati buruzkoa delako, D ereduko irakasleak, eta gainerakoei jaramonik egiten ez zaielako. 'Horrelako txosten bat komenigarria eta beharrezkoa izan balitz ere, hezkuntza-sistemako kolektiboetako bakarra ikertzeak adierazten du txostenaren helburuak adierazitakoa baino haratago doazela' seinalatu du Irazabalbeitiak 'euskararen eta ideologia jakin baten arteko lotura ezarri nahi da'.
Bestetik hizkuntza dibertsitatearen babesaz diharduen 22. artikuluaren kontrakoa ere bada txostena.
Aralarreko eurodiputatuak penagarritzat jo ditu Yolanda Barcinak UPNren egunean eginiko adierazpenak, non Guardia Zibilaren txostenean seinalatuko pertsonen moldekoei irakaskuntzan sarbidea izan dezaten eragozteko ad hoc eginiko legedia eskatu baitzuen. 'Yolanda Barcinak argi utzi du beste behin UPN alderdi autoritarioa, intolerantea eta integrista dela eta bere izateko arrazoi bakarra antieuskalduntasuna dela' esan du Irazabalbeitiak.
Eurodiputatuak Reding komisarioari gertatutakoak iritzia eskatu dio eta aldi berean urratsak eman ditzan Espainian bete dadin Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutuna.