Uraren kudeaketa Europako Parlamentuan
2013/11/27
Inaki Irazabalbeitiak aukera izan du ordezkari horiekin egoteko eta beraien proposamenak entzuteko. Halaber, ´Propuestas para la mejora de la gestión del agua en la Unión Europea´ izeneko dokumentua jaso du. Dokumentua arretaz aztertzeko konpromisoa hartu du Irazabalbeitiak.
Etorritakoen artean Barakaldoko Ekologistak Martxan kolektiboko Javi Vazquez izan da. Besteak beste Oiolako urtegiko lindanoari buruzko eskaeraren egoeraz mintzatu dira Irazabalbeitia eta Vazquez. Bi aldeak ados agertu dira Batzordeak Irazabalbeitiaren galderari emaniko erantzuna, non Batzordeak aitortzen zuen EAEko agintariekin harremanetan jarriko zela informazio gehiago eskuratzeko, oso positiboa izan dela Oiolako auziaren konponbidea lortu ahal izateko. Uste dute Batzordearen informazio-eskaerak egoera aldarazi dezakeela eta arduradun politikoek orain arteko jarrera aldatzen lagun dezakela.