Aralarrek eta EAJ-PNVK Europako Batzordera jo dute Erronkari gaztaren ekoizpen artesanala defendatzera
2013/12/05
Irazabalbeita eta Bilbao Barandica atzo bildu ziren Europako batzordearen egoitzan jatorrizko izendapen honen araudiaren aldaketa kudeatzen ari den taldearekin. Honela, bi alderdi hauek Erronkari jatorri izendapenaren ekoizpen-prozesu tradizionalak defendatzeko egin duten elkarlanari jarraipena eman diote eta galdera parlamentario batean gauzatu da. Bileran txostenaren arduradunek erabakitze prozesua azaldu zieten eta Espainiak bidali behar duen informazioaren zain daudela argitu zuten, hazkuntzaren ezaugarria zientifikoak, ekoizten den esnearen baldintza teknikoak eta bestelakoak behar baidituzte erabaki bat hartu ahal izateko. Datu hauek beharrezkoak dira izendapenaren arautze aldaketaren inguruan interesak dauzkaten bi estatuek ados ez direlako jarri. Frantziak Ossau-Iraty jatorri izendapenaren ekoizleak patrozinatzen ditu eta hauek Nafarroako pirineotako ekoizleak bezala Nafarroako gobernua bultzatzen ari den arautze aldaketaren kontra daude. Gobernu foralak Espainiako gobernuarekin batera, Erronkari jatorri izendapenarrekin ekoizten diren gaztak assaf ardiak emandako esnearekin ere egin zezaten eskaera egin zuten. Europako arduradunen hitzetan erabakia datorren urteko lehen hiruhilabetetan hartuko dute.
Iñaki Irazabalbeitiak esan bezala "bilera komenigarria eta beharrezkoa zen, Batzordeak erabaki prozesua aurkeztu digu eta jarrera transparentea eta baikorra azaldu du. Guk ere erabaki honek eskualdeko ekonomian izan dezaken eraginaren berri eman diegu. Erronkari gaztaren ekoizpen tradizionalen alde egindo dutela itxaropena daukagu."
Bestetik, Izaskun Bilbaok araudia mantentzearen alde egin du esanez "mantentzea baino gehiago dela erabaki honek lanbidearekin eta ingurunearekin zuzeneko erlazioa baidauka eta hortaz aparte, Nekazal Politika Bateratuekin bat egiten du. Batzordeak erabakia otsailarako edo martxorako hartzea espero du Espainiak eta Frantziak bidali behar dituzten txostenen arabera, bi estatuak ez baidira ados jartzen.
Aralarrek eta PNVk, jatorri izendapenaren baitan dauden ekoizleen gehiengoak bezala, gazta hau latxa edo rasa ardiak ematen duten esnearekin bakarrik egin behar dela pentsatzen dute eta ez daude ados ekoizle industrial batzuek assaf ardi esnea erabiltzeko dituzten asmoekin. Aldaketa honetan biztanlegoa, aktibitatea eta ekosistemarentzako hain garrantzitsuak diren abere ustiategi artesanal batzuen biziiraupena arrizkuan jartzen da.
Arautze aldaketaren eskaera orain dela bi urte hasi zen. Erkidegoko gobernual araudia aldatzeko prozesua hasi et aladaketa onartu zuen. Erabaki hoene kontra azaldu ziran hainbat elkarte Ossau-Iratyko ekoizle frantsesak barne. Kexak aztertzen ari dira orain bi estatuen nekazak ministeritzak ez baidira ados jarri.