Siria
2013/08/30
Siriako eskuhartze militarrari ez
Aralarrek gogor gaitzesten eta salatzen du laster Siria bezalako herrialde burujabe batean egin nahi duten esku-hartze militarra. Inaki Irazabalbeitia eurodiputatuak azpimarratu du beharrezkoa dela nazioarteko erakundeek eta gobernuek esku-hartze militarrak ez diren bestelako konponbideak bilatu eta adostu behar dituztela. Ohartarazi duenez, “aurretik egin diren esku-hartze militarretan argi eta garbi geratu da ez dutela ezer laguntzen tokian tokiko gatazkak konpontzen, are gehiago, egoerak okerrera egiten du, eta horren ondorioz giza eskubideen urraketak oraindik eta gehiago gertatzen dira”.