Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Dispertsio-politikaz galdetu dio Irazabalbeitiak Batzordeari

2013/09/13

Pablo Gorostiagak euskal presoak hil zorian zegoen emaztea ezin bisitatu izana oinarri hartuta dipertsio-politikari buruzko iritzia eskatu dio Europako Batzordeari

 

Inaki Irazabalbeitiak galdera egin dio Batzordeari Europako Parlamentuaren bidez Pablo Gorostiaga euskal presoak pairatutako egoeraz zein iritzi duen, Gartzela Erakundearen utzikeriagatik hil zorian zegoen emaztea bisitatu ezin izan du eta.


Halaber, gertatutakoa euskal presoei aplikatzen zaien dispertsioaren ondorioa ere badenez, Batzordeari galdetu dio ea zein iritzi duen presoen dipertsioaz eta ea ez duen uste dispertsioak familiartekoei alferrikako sufrimentua eransten dien.

Azkenik, Batzordeari itaundu dio ea kontsidera dezakeen eskatzea Espainiako gobernuari euskal presoen dipertsioarekin amaitzea, bake-prozesuan aurrera egiteko keinu positiboa izan daitekeelako.