Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Siriako eskuhartze militarrari ez

2013/09/08

Aralarrek gogor gaitzesten eta salatzen du laster Siria bezalako herrialde burujabe batean egin nahi duten esku-hartze militarra. Inaki Irazabalbeitia eurodiputatuak azpimarratu du beharrezkoa dela nazioarteko erakundeek eta gobernuek esku-hartze militarrak ez diren bestelako konponbideak bilatu eta adostu behar dituztela. Ohartarazi duenez, “aurretik egin diren esku-hartze militarretan argi eta garbi geratu da ez dutela ezer laguntzen tokian tokiko gatazkak konpontzen, are gehiago, egoerak okerrera egiten du, eta horren ondorioz giza eskubideen urraketak oraindik eta gehiago gertatzen dira”.

Zentzu horretan, Aralarreko eurodiputatuak nabarmendu du herritarrik ahulenak izan ohi direla esku-hartze militarren ondorioak modurik gordinenean pairatu behar izaten dituztenak. “Esku-hartze militarra izaten duten gizarteetako herritarrik ahulenak zigor bikoitza ordaindu behar izaten dute: alde batetik, beren herrialdean dagoen egoera eta horren ondorioak, eta beste aldetik, esku-hartze militarraren ondorio latz eta ikaragarriak”.

Horregatik guztiagatik, Irazabalbeitiak dei egiten dio nazioarteko komunitateari eta Sirian esku-hartze militarra egin nahi duten estatuei beren erabakiak eragingo dituen ondorioetaz hausnar dezatela eta Siriakoa bezalako gatazkak konpontzeko bestelako irtenbideak bila ditzatela.

Halaber, Inaki Irazabalbeitiak eskatu dio Europako Batasunari Siriako gatazkaren konpobide demokratikoa bilatzeko lidergoa har dezala Europako Parlamentuan eginiko galdera baten bidez.

Siria

Siria

2013/08/30

Siriaren tragedia mundu osora zabaldu den gatazka da.