Aralarrek Euskal Yz galdetu dio Europako Batzordeari
2013/11/13
Europako Batzordeak Euskal Yaren Gipuzkoako adarra 5,9 milioi eurorekin finantzatuko duela jakin berri da. Hori dela eta, Inaki Irazabalbeitiak Batzordeari galdetu dio ea komenigarria ikusten duen europar finantzazioa ematea bideragarritasuna oso garbi ez duen azpiegitura bati, izan ere, ez dago argi noiz lotuko den Euskal Ya Europako abiadura handiko sarearekin.
Irazabalbeitiak gogorarazi dio Batzordeari Frantziako Asanbleako batzorde batek gomendioa egin duela Bordele-Hendaia abiadura handiko lotura 2030tik haratago eraikitzea. Bestalde, Irazabalbeitiak adierazi du ‘Penintsulako sareekiko loturak ez du datarik. Eraikitzen diharduten zatiek dituzten aurrekontu-arazoez gainera, Burgos eta Gasteiz arteko lotura, mapan marraztutako lerro bat baino ez da’. Halaber, korridore mediterranearrekiko loturaren etorkizuna kolokan dago.
Egoera horrek ekar dezake Euskal Yak EAEko hiriburuak baino ez lotzea. Hori dela eta, Irazabalbeitiak galdetu dio Batzordeari ea komenigarritzat jotzen duen krisi egoeran honetan zergadunen diruak inbertitzea etorkizuna argi ez duen azpiegitura batean.
Irazabalbeitiak Batzordeari proposatu dio funts horiek ohizko eta eta aldiriko sareak hobetzeko erabiltzea, milaka herritarrek egunero erabiltzen baitituzte.