Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Euskal eurodiputatuek Erronkariko gaztaren jatorrizko izendapenaz galdetu dute

2013/11/09

Izaskun Bilbao eta Inaki Irazabalbeitia eurodiputatuek Europako Batzordeari Erronkariko Gaztaren jatorrizko izendapenaren auzia noiz ebatziko duen galdetu diote

Europako Batzordeak Erronkariko gaztaren jatorrizko izendapenaren arautegian egin nahi diren aldaketaz erabakia hartu behar du eta erabakia asko luzatzen ari da. Izan ere, hainbat produktore industrialek gazta egiteko erabil daitekeen ardi-arrazen kopurua handitu nahi dute.  Egun larrean bazkatzen diren latxa eta Nafar rasa arrazakoen esnea bakarrik erabil daitezke Erronkariko esnea egiteko. Produktore industrial horiek ukuilutan hazten diren eta produktibitate handiagoko arrazen esnea ere erabili ahal izatea nahi dute, hala nola, asaff arraza. Nafarroako gobernuaren sostengua du proposamen horrek.

Erronkariko gazta-produktoreak eta Nafarroako parlamentua ez dira ados proposamen horrekin. Gauza bera adierazi ditu Ossau Iraty gaztaren produktoreek.

Izaskun Bilbaok adierazi du ‘gehiegi luzatzen ari da Europako Batzordearen erabakia eta hori sektorearentzat kaltegarria da ziurgabetasuna luzatzen ari delako. Espero dugu Batzordeak taxuz jokatzea eta Erronkari jatorrizko izendapenaren arautegian aldaketarik ez onartzea´.

Inaki Irazabalbeitiak bere aldetik azpimarratu du ´Erronkarin bizi direnak eta beren bizibidea neurri batean gaztagintzatik lortu behar dutenak arautegiaren aldaketaren kontra mintzatu dira. Gauza bera egin du nafar gizartea ordezkatzen duen Nafarroako Parlamentuak. Espero dugu Batzordeak hori kontuan hartzea erabakia hartzeko unean.´

Bi eurodiputatuek konpromiso irmo hartu duten Erronkariko jendeen interesak defendatuko dituztela eta beharrezko urratsak egingo dituztela, besteak beste, erabakia hartuko duten Batzordeko arduradunei bilera eskatzea.