Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Charlie Hebdo

2015/01/07

Parisko gaurko atentaduak lur eta zur utzi nau. Banekien, jakin, fanatismoak edozertara egitera bultza dezakeela jendea eta hau beste froga zuzen bat da.

Hitzak, hamaika hitz, usa daitezke gaurko krudelkeria kualifikatzeko. Zientoka baliatuko dira atentatua gaitzesteko. Milaka erabili ziren gaurkoaren egileen suari gasolina botatzeko.

Bi baino ez ditut nik usatuko 'elkartasuna' biktimei eta beren gertukoei; 'errukia' fanatismoak ordituta atentatua burutu duten ekintzaileei eta beren xaxatzaileei