TTIPk enplegu-galerak ekarriko ditu
2014/11/04
AEBtako Massachusettsen dagoen Tufts unibertsitatako Garapen Globalerako eta Ingurugirorako Institutuak eginiko azterketa batek azaltzen duenez TTIPk enplegua sortu ez eta suntsituko duela, besteak beste. Azterketaren egileen arabera TTIParen negoziaketan zehar egin diren azterketa ekonometrikoak ez dira eredu ekonomiko egokietan oinarritu. Egileek ordea Nazio Batuen Erakundeak garatutako eredu bat usatu dute eta TTIPren inpaktua simulatu dute austeritate eta hazkuntza txikiko testuinguru batean.
Europaren kasuan ondorio hauek izango omen lituzte TTIPk.
1- TTIPk esportazioetan galerak ekarriko lituzke TTIPrik gabeko eszenatokiarekin konparatuta. Ipar Europako ekonomiak izango lirateke kaltetuenak, Barne Produktu Gordinaren galerak % 2,07ra iritsi diatekeelarik. Frantzia izango litzateke bigarren kaltetuena.
2- TTIPk BPGn galerak ekarriko lituzke.
3- TTIPak lansarien jaistaraziko lituzke. Frantzia izango litzateke kaltetuena eta langile bakoitzak 5.500 € galduko lituzke.
4- TTIPk enplegu galera ekarriko luke. EBn 600.000 lanpostu galduko lirateke. Ipar Europako estatuak izango lukete galerarik handiena (-223.000 lanpostu) eta Hego Europakoek txikiena (-90.000).
5- TTIPk ekarriko luke lansarien ekarpenaren proportzioa beheratzea kapitalaren mesedeetan.
6- TTIPk gobernuen diru-sarrerak murriztuko lituzke eta ondorioz gobernuen defizitak handituko lirateke.
7- TTIPk ez-egonkortasun finantzarioa handituko luke.
Beldurtzekoak dira ondorioak eta asko genuen inpresioa berrestera datoz: betikoek irabazten jarraitzeko egin nahi direla TTIP modukoak. Herritarrak galtzaile aterako gara pobreagoak eta ahulagoak izango gara. Borroka gaitezen XXI. mendeko Troiako zaldi horren aurka; oso dotore eta apain jantzi nahi digutena, baina gure eskubide sozialen eta politikoen murriztea ezkutatu nahi duena.
Azken gogoeta bat: ez al da gutxienez kurioso Europa gizarte-ongizatearen ikuspegitik aurreratuen dauden estatuak izatea kaltetuenak? Horrek TTIPen helburuetako bat ongizate-estatua hondatzea dela adieraz dezake