Katalunia eta Kurdistan
2014/10/14
Europarlamentario abertzale katalanek antolatu duten lehena: Josep Maria Terricabrasek, Ernest Maragallek eta Ramon Tremosak. Kataluniako erabakitzeko eskubidea eta azaroaren 9ko kontsulta zen hizpide. Carme Forcadell ANCko burua, Muriel Casals, Omnium Cuturaleko arduraduna eta Josep Maria Vila d'Abadal, Asssociacio de Municipis per la independenciako lehendakaria egon dira. Mas presidentak kontsultaren parametro berriez eman duen prentsaurrekoa entzuteko parada ere izan dugu. Ez naiz atzen horretaz mintzatuko orain.
Bigarrena Berdeak-ALE talde parlamentarioak antolatu du Kurdistango egoera hizpide. Bertan Kurdistango Kongresu Nazionaleko Songul Karabulut eta PYD alderdi kurdu siriarraren ordezkari Xalid Issa.
Bi herri hauen egoera zeharo desberdinak izanik ere elementu amankomun adierazgarri bat izan dute entzun ditugun hitzaldiek. Ez naiz nazioek erabakitzeko duten eskubideez, herria edo nazioa definitzeko moduaz baizik.
Carme Forcadellek eta gainerakoek, garbi utzi dute osatu nahi duten Kataluniak inklusiboa izan behar duela. Jatorri geografikoko, hizkuntza, atxikimendu kultural edo izaera etniko desberdineko pertsonez osatuko dela. Norbanakoak bere identitateari eusteko aukera izan behar du.
Songul Karabultut-ek, Kurdistango Kongresu Nationaleko ordezkariak, antzeko irakurketa egin du adierazi duenean etorkizuneko Kurdistan ez dela oinarri etnikoetan eraiki behar, partekatutako balioetan baizik.
Mezu garbia bi-biek, abertzaletasun modernoak gizarte-kohesioan eta gizartearen borondatean oinarritu behar duela bere proiektu politikoa. Hots, historia, kultura, hizkuntza inportanteak izanik ere, nazioa edo herria osatzen duten pertsonek proiektu politiko jakin bat eraikitzeko duten nahia dela funtsezkoa.
Horrelakoak entzutean, akordatu egiten naiz Euskal Herri independentearen arrazoia garai bateko Nafarroa independentean aurkitu nahi duten horiekin.