Palestinako gatazkaren konponketaz beste ikuspegi bat
2014/11/26
Palestinako gatazkaren konponbideaz gizarte zibiletik datorren ikuspegi bat azaldu dute. Interesgarria eta jakingarria. Gatazkari buruz artean dabiltzan hainbat iritzi, aurreiritzi izan daitezke. Esan dutenetik neronek hainbat puntu azpimarratuko nituzke:
-
Gatazkaren konponbidearen oinarrian bi estatu sortzeak egon behar du: estatu palestinarra eta estatu israeldarra 1967ko mugek banatuta. Horixe da koxketako bat. Izan ere, Israelen asentamendu-politika oldarkorrak 1967ko mugak eraldatzen ari da bai Zisjordanian eta baita Ekialdeko Jerusalemen ere. Denbora agortzen ari da
-
Bi aldeetan lidergo sendoaren mentsa ikusten da. Lidergo sendorik gabe ez dago aurrera egiterik berme nahikoekin.
-
Nazioartearen eragina eta presioa beharrezkoak dira, baina oso ongi neurtu behar da gizarte israeldarra kontra ez jartzeko. Asentamenduetatik datozen produktuei boikota egitea egokia ikusten dute. BDS kanpaina indiskriminatuak ordea Israelgo gizartean konpaktazio- eta gotortze-efektuak izan ditzake.
-
Jerusalemen atzen asteotan jazo diren gertaerek gatazkaren beste urrats bat adieraz dezakete. Izan ere, erlijioaren osagaia agertu da. Gatazka nazio-gatazkatik erlijio-gatazkara igarotzen bada, egoera asko okertuko da eta konponbidea asko zailduko da.