Albisteak
Irazabalbeitia: “Bestelako Europa posible da”
Inaki Irazabalbeitia Aralarren europarlamentariak joan den uztailaren 11n hartu zuen bere kargua modu ofizialean, nahiz eta azken hilabeteetan buru-belarri aritu Herrien Europa koalizioko ordezkariekin harremanetan, Aralarren ekimenak horien bitartez bideratzeko. Aralar Herrien Europa koalizioaren (ERC, BNG, EA, Chunta, Berdeak) barruan aurkeztu zen Europako hauteskundeetara, eta ordezkari bat eskuratu zuen koalizioak. Txandakatze sistema ezartzea erabaki zen koalizioaren barruan, eta hasiera baten, Oriol Junqueras (ERC) izan zen koalizioko ordezkaria Europako Parlamentuan; gero, Ana Miranda BNGko ordezkariak hartu zuen txanda. Uztailaren 11tik aurrera, Irazabalbeitiak hartu du lekukoa. Irazabalbeitia Europako Aliantza Librea (ALE) alderdiko talde parlamentarioan integratuko da, Herrien Europa koalizioko gainontzeko europarlamentarioek egin duten bezala.
Herrien Europa koalizioak ontzigintza sektorearen aferari buruz interpelatu du Barroso
Besteak beste Aralarrek, BNGk eta EAk osatzen duten Herrien Europa koalizioko europarlamentari Ana Mirandak Batzordeko presidenteari ohartarazi dio uztailaren 17ko bileran zigorra ezartzea erabakitzen bada Euskal Herriarentzat eta Galiziarentzat estrategikoa den sektore bat hiltzorian utziko duela.
Aralarrek Oiolako urtegiko poluzioaren auzia Europako Parlamentura eraman du
Inaki Irazabalbeitia europarlamentarioa Barakaldoko herritarrekin batzartu da, Oiolako urtegiaren kutsaduraren inguruan hitz egiteko. Barakaldo eta inguruko herrietako biztanleek salatu dutenez, Oiolako urtegia lindanoz poluituta dago eta konposatu hori kaltegarria da gizakien osasunerako.
