Aralarrek salatu du Europako Batasuna estrategikoak diren industria sektoreak suntsitzen ari dela
2013/07/17
Inaki Irazabalbeitia Aralarreko europarlamentariak Durao Barroso Europako Batzordeko presidentearen jarrera salatu du, La Navalera egindako bisitan.
Irazabalbeitiak esan duenez, enplegu politikak bultzatzeaz hitz egiten du eta, aldi berean, hurrengo uztailaren 17an Euskal Herriko ontziolak hiltzorian uztea eragingo duen erabakia har dezake, gainontzeko Europako komisariorekin batera.
Zentzu horretan, tax-lease auziarekin EB hartzen ari dela jarrera txarretsi du. Era berean, Europako Batasunak Euskal Herriarentzat eta Europarentzat berarentzat estrategikoak diren industria seltoreak desmantelatzen ari dela azpimarratu du.