Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Irazabalbeitiak Reding komisarioari idatzi dio Gorroño kasuaz kezkaturik

2013/07/23

Inaki Irazabalbeitiak gutun bat idatzi dio Justizia, Oinarrizko Eskubideak eta Herritartasuna komisarioari bere kezka agerturik Gernikak alkateren egoeraz. Izan ere, Pedraz epaileak Gorroño terrorismoa goresteaz akusatzen udal batzak Arnaldo Otegi saritu duelako bakearen alde eginiko lanagatik.

Gutun horretan Irazabalbeitiak kezka agertzen dion Espainian indarrean dagoeen salbuespenezko legediaren erabileran ondoriz Jose Mari Gorroñok jasan dezakeen zigor politikoaz eta zibilaz. Eskatu egiten dio arretaz jarrai dezan prozesuaren eboluzioa.

Halaber, seinalatzen dio komisariari Espainiako salbuespenezko legediak tokirik ez duela egungo egoera politikoan eta, gainera, aplikazioa herritarren eskubide zibil eta politikoei kalte egin diezaiekeela. Hortaz, Espainiako gobernuari salbuespezko legedia bertan behera utz dezan eska diezaiola erregutzen dio euskal europarlamentarioak.