Herrien Europa koalizioak ontzigintza sektorearen aferari buruz interpelatu du Barroso
2013/07/10
Ana Miranda Herrien Europa koalizioko europarlamentariak Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea interpelatzeko erabili du Europako Parlamentuko osoko bilkura; hala, tax-lease delakoa ontziolei laguntza fiskalak emateko erabili izanaren inguruan uztailaren 17an EBko komisarioek izango duten bilera erabakigarriaz galdetu dio.
Europarlamentariak Barrosori ohartarazi dio “edozein erabaki hartu baino lehen” pentsa dezala Galiziako zein Asturiasko eta Euskal Herriko ontziolen sektorean milaka lanpostu daudela jokoan.
Langabeziaren aurkako borrokan indarrean ipini beharreko politiketaz hitz egitera joan da Durao Barroso Europako Parlamentura, baina Herrien Europa koalizioarentzat erabat kontraesankorra da hori, berak zuzentzen duen Europako Batzordeak Euskal Herriarentzat eta Galiziarentzat estrategikoa den sektore batean milaka lanposturen galera eragingo duen erabakia hartu behar badu hemendik eta aste batera.
Euskal Herriko eta Galiziako ontziolen sektorearen bideragarritasuna bermatuko duen “erabaki politikoa” beharrezkoa dela uste du Herrien Europak, eta beste estatu kide batzuekin jokaera hori bera hartu dela gogoratu du. Ontziolen sektoreak ez dauka zertan oraindu Espainiako Gobernuak Europan bere interesak defendatzeko agertu duen ezintasuna, eta ez dauka zertan ordaindu behar garai hartan indarrean zegoen tax-lease sistema legez bete bazuen.
Tax Lease
2013/07/10
Almunia komisarioaren egitasmoak, mehatxua dira euskal untzioletako langileentzat