Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Aralarrek Oiolako urtegiko poluzioaren auzia Europako Parlamentura eraman du

2013/07/10

Inaki Irazabalbeitia europarlamentarioa Barakaldoko herritarrekin batzartu da, Oiolako urtegiaren kutsaduraren inguruan hitz egiteko. Barakaldo eta inguruko herrietako biztanleek salatu dutenez, Oiolako urtegia lindanoz poluituta dago eta konposatu hori kaltegarria da gizakien osasunerako.

Herritarrak kezkatuta daude, iturri horretatik hartzen baita herritarrek edaten duten ura. Herriko elkarteek egoera hori hainbat aldiz salatu dute erakunde ezberdinen aurrean, baina erakundeak ez dira arazoa konpontzeko gai izan.

Alianza Libre Europea (ALE) taldeko kide den heinean, Aralarrek Europako Parlamentura eraman du gaia eta bi galdera erregistratu ditu.

Egoeraren aurrean, Aralarrek sustatuta, herritarrek euren kexa formala aurkeztu diote Europako Batzordeari. Orain, tramitazioa jarraitu beharko du kexa horrek. ALE koalizioaren barne dagoen Aralarren ordezkariak konpromisoa hartu du herritarren aurrean, gai horri bultzada emateko eta Europako Batzordearen ikerketa bukaeraraino heltzen dela ziurtatzeko. Era berean, bi galdera erregistratuko ditu Bruselan, Ingurumen komisarioari zuzenduak. “Funtsean, pertsonen osasunerako oinarrizko eskubidea defendatzea dagokie erakunde publikoei. Eskubide hori bereziki zaintzea ezinbestekoa da”, adierazi du Irazabalbeitiak.

Oiola

Oiola

2013/07/10

Trapagarango urtegi kutsadura arazo larrian dago. Aralarrek gaia Europako Parlamentura eraman du. Estekan klikatu aurkeztutako galdera eta batzordeak emandako erantzuna ikusi ahal izateko.