Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Aralarrek merkatu elektrikoaren manipulazioaz galdetu du Europako Parlamentuan

2014/01/08

Inaki Irazabalbeitiak Aralarren eurodiputatuak Europako Batzordeari galdetu dio ea ikertzeko asmoa duen Estatu Espainoleko merkatu elektrikoan lehia librea dagoen .

 

Eurodiputatuaren ustez joan den abenduaren 19an eginiko elektrizitatearen errematearen emaitzak, % 26,5eko prezio-igoera ekarri zuenak, susmoak eragiten ditu Estatu Espainolean badela enpresa elektrikoen kartel bat bere interesen arabera merkatua eta elektrizitatearen prezioa manipulatzen dituena. Horregatik Europako Batzordeari eskatzen dio iker dezan balizko kartel hori existitzen ote den.

Inaki Irazabalbeitiak Batzordeari galde egiten dio neurriak har ditzan Estatuko sistema elektrikoaren gardentasuna bermatzeko.  ‘Ez da bidezkoa Estatuko herritarrek ordaintzea Europako tarifa elektrikorik altuenetako bat eta elektrizitatea % 70 baino gehiago igo izana atzen urteotan.  Europak ezin du beste aldera begiratu egoera horren aurrean’ erantsi du.

Bestetik, Irazabalbeitiak azpimarratu du tarifen igoera etengabeko horrek kalte egiten diela herritarren ongizateari zein enpresen lehiakortasunari.