Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Pobretutako Uranioa debekatzeko bidea egin dezala eskatu diote hainbat eurodiputatuk Batzordeari

2014/03/04

Europako Parlamentuko hainbat taldetako 40 bat eurodiputatuk, tartean Aralarreko Inaki Irazabalbeitiak, Batzordeari eskatu diote bidea egin dezala pobretutako uranioaren erabilera debekatzeko

 

Pobretutako uranioa elementu hori aberasteko prozesuan sortzen den azpiproduktu erradioaktiboa eta toxikoa da. Europako Batasuneko hainbat estatutan jaurtigai zulatzaileak fabrikatzeko usatzen da. Uste denez munduko 20 bat estatuk badute horrelako muniziorik eta Britainia Handiak eta AEBk Balkanetan eta Iraken erabili dituztela onartu dute. Jaurtigai lehertzen denean uranio oxidoko partikulak sortzen dira besteak beste oso toxikoak direnak. Gainera lurrean edo uretan lehertu gabe gelditutako munizio erradioaktiboa ere arazoa da. Irakeko hainbat tokitan umeen minbizi kasuak eta jaiotzetiko eritasun larrien kasuak biziki emendatu dira.

Hori dela eta Eurodiputatuek galdetu diote Batzordeari lanik egin ote duen gai horretan lidergoa hartu eta pobretutako uranioa dituzten munizioak debekatzeko EBko estatuek posizio komun bat har dezaten. Era berean galdetu diote ea nolako laguntza eman diezaiokeen Batasunak Irakeko gobernuari herri horretan barreiatutako pobretutako uranioaren arazoari aurre egiteko.