Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Aralarrek Elizaren IBIz galdetu dio Europako Batzordeari

2014/02/11

Inaki Irazabalbeitiak Aralarren europarlamentarioak Eliza IBI ordaintzeaz salbuetsita egoteaz galdera egin dio Europako Batzordeari.

Iazko martxoaren 12an Nafarroako parlamentuak lege bat onartu zuen Elizaren erregimen fiskala aldatzen zuena. Horren ondorioz kulturako ez diren higiezinengatik IBIa ordaintzera behartuta zegoen Eliza. Espainiako Epaitegi Konstituzionalak ez-konstituzionaltzat jodu du asmo hori.

Epaiak dio lege nafarrak ez duela 1979ko Konkordatua ez duela betetzen.

Inaki Irazabalbeitiaren argudioa da Konkordatua laizitate-printzipioaren kontra doala, Espainiako agintariak ez direlako neutroak kultu-arazoetan Eliza Katolikoa lehenesten dutelako beste kultu batzuen aurrean. ‘Batasunaren printzipioek kultu-askatasuna bermatzen dute. Hala ere, batek askatasun horretaz goza ahal izan dezan, neutraltasun-printzipioa bermatu behar da aitzinetik’ azpimarratu du Aralarreko eurodiputatuak, ‘Ez da Eliza Katolikoaren kasua Espainian.’

Aralarrek galdetu dio Batzordeari ea uste duen erlijio-askatasuna bermatuta dagoela estatu batek erlijio bat lehenesten duenean beste batzuen kaltean, IBIa salbuetsiz esaterako. Halaber, galdetzen du ea Eliza Katolikoa IBIa ordaintzeaz salbuesteak ez ote duen urratzen herritarrek legearen aurrean duten berdintasun-printzipioa.