Zertan da Brexita?
2020/05/28
2021eko urtarrilaren baterako prozesua bukatuta egon beharko luke eta EBk eta Britainia Handiak oso klaru eta zehatz izan zeintzuk diren dibortzioaren kondizioak eta geroko erlazioen joko-arauak. Gerta liteke, hala ere, dibortzioa akordiorik gabekoa izatea. Izan ere, data horretan Erresuma Batuak merkatu bakarra eta aduana-batasuna utzi egingo ditu ezinbestean.. Ez dirudi desiragarria denik, EBren ikuspegitik behintzat? Erresuma Batuaren ikuspegitik?
Negoziazio-prozesuak 3 txanda izan ditu orain arte. Datorren astean 4.a hasiko da. Bideokonferentziaz 40 bileratik gora aurreikusita daude. Ez dirudi lanerako ingurugiro samurrena denik.
Bruselako iturriek diotenez Erresuma Batuak akordioaren aspektu ekonomikoak eztabaidatu nahi ditu bakarrik eta ez omen du gogo handirik aspektu edo dimentsio politikoari oratzeko, adibidez, kanpo-politikari edo defentsari dagozkionak.
Itxura guztien arabera Erresuma Batua EBren lehiakide bihurtu nahi du, bere autonomia arautzailea berreskuratuz eskakizun sozial edo ingurumenezkoak lausotzeko. Merkatu Bakarraren alor batzuetan soilik du Britainia Handiak interesa eta horietara mugatu nahiko luke adostasuna.
EBko negoziatzaileek klaru ei dute zehazten dute aspektu politikoak eta ekonomikoak bildu behar dituela akordioak. Aurren atalean akordiorik ez badago, bigarrenean ez da akordiorik izango. Ipar Irlandako auzia da ezinbestekoetako bat. Zenbait alorretan, judizialean edo gobernantzan adibidez, Erresuma Batua blokeoa bultzatzen ari da. Ez du horiei buruz hitz egin nahi.
Borondate politikoen borroka baten aurrean gaude. Balantza zeinen aldera jausiko den ez dut argi. Europako Batasuna prest omen dago akordiorik gabeko brexiterako. Egia ala britainiarrak leuntzeko plantak? Senak agintzen du akordioaren bidea litzatekeela zentzuzkoena eta desiragarriena, baina nork daki ea alde guztiek igualtsu ikusten ote duten? Iruditzen zait Britainia Handia gobernatzen dutenek eta horiek ordezkatzen dituzten interesek bestelako sena dutela.