Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Zer da SURE?

2020/04/03

Europako Parlamentuko Berdeak-ALE taldeak Europako Batzordeak koronabirusaren ondorioz sortzen ari den krisi ekonomikoari aurre egiteko abian jarri asmoa duen SURE mekanismoari buruz analisi interesgarri bat egin du. Hona dakart.

1- SURE ekimena 100 mila milioi eurorainoko zor-tresna komunak jaulkitzeko urratsa da, koronabirus-agerraldiaren ondorio ekonomikoei aurre egiteko. Hala ere, behin betiko proposamenak ez du betetzen beharrezkoa litzatekeena.

2- Mekanismoak diru-laguntzak eman beharrean maileguak ematen ditu, hortaz, EBko langabezia-berraseguruaren plan baten jatorrizko kontzeptuarekiko desbideratze nabarmena da, eta, praktikan, laguntza gutxi emango litzaieke zailtasunak dituzten estatu kideei. Hain zuzen, egungo testuinguruan, EBZak jakinarazi du prest dagoela 1,1 bilioi euroko malgutasun kuantitatiboa sustatzeko programa bat ezartzeko. Horrek esan nahi du, praktikan, estatu kide guztiak oso interes baxuetan finantza daitezkeela merkatuan (gehienetan, tasa negatibo nominalak eta10 urterako zorrean tasa negatiboak).

3- "Epe laburreko lan-eskemen" kontzeptua ez da EBko legerian erabiltzen den kontzeptua. Erregelamendu honek ez du kontzeptuaren definiziorik ematen. Estatu kide guztiek ez dituzte epe laburreko lan-plan horiek (adibidez, Zipre, Txekiar Errepublika, Estonia, Hungaria, Irlanda, Letonia, Malta eta Eslovakia). Hala ere, testuinguru horretan, epe laburreko lan-eskemek, eskuarki, honela funtzionatzen dute: krisi ekonomiko batean estatuak langileen diru-sarrerak estaltzen ditu, enplegatuak dauden bitartean. Langileak etxera bidaltzen dira eta enplegatuta jarraitzen dute, baina haien soldataren ordez estatuak finantzatzen duen diru-sarrera bat jasotzen dute beren soldata baino txikiagoa (Alemanian adibidez; soldata garbiaren %60 edo %67).

4- Proposamen hau EZ da Europa mailako Langabezia-prestazioen Berraseguruaren benetako eskema. Izenak bestela badio ere, tresna honek ez du zerikusirik Europako langabezia-aseguru plan baten ideia zaharrarekin, Batzordearen apaletan dagoena aspalditik. Adibidez, SURE ekimena estatu kideentzako maileguak dira eta ez diru-laguntzak, eta ez du egonkortzaile makroekonomiko gisa funtzionatuko hurrengo krisietarako.

Alderdi positiboak:

  • Eskemak langileak eta autonomoak hartzen ditu.
  • Baliabide gehigarriak emango dizkie neurri sozialetan gastatu nahi duten estatu kideei.
  • Eskema nazional horiek SURE ekimenaren bidez bultzatzeak zuzeneko eragina izango du gizartean.

Alde negatiboak:

  • Datozen hilabeteetan baliabideak erabat erabiltzen badira ere, estatu kide gehienek aldi berean izango dituzten defiziten %10 inguru soilik estaliko du.
  • Maileguen eskema estatu kideek "gastu handia" dutenean soilik aktibatuko da. Estatu kideek EBren mailegu-erregimena eska dezakete, baldin eta epe laburreko lan-neurrietan diru gehiago gastatu badute.
  • Ez dago orientazio-/kalitate-irizpiderik estatu kideak maileguak lortu ahal izateko. Adibidez, estatu kideek langileei aurreko diru-sarreren %10 bakarrik ematea erabakitzen badute, hori oraindik hautagarria izango litzateke. Ez dago estatu kideen gastua kontrolatzeko prozesurik.
  • Halaber, kezkagarria da, azken batean, mekanismoak estatu kideei diskrezioa ematea mekanismoari bermeak eman behar dizkioten ala ez erabakitzeko, baina estatu kide guztiek aktibatu dituztenean aktibatuko da soilik. Horrek esan nahi du, praktikan, estatu kide bakar batek blokea dezakeela ezarpena.
  • Maileguak dira, hau da, eskatzen duten estatu kideen zorrari gehituko zaizkio eta epe jakin batean itzuli beharko dira.
  • Lege-oinarriak Europako Parlamentuaren kontrola alde batera uzten du.
  • Ekimenak EBren eta estatu kideen aurrekontuek bermatutako baliabideez hornituko lituzkeen anbizio handiagoko zor-tresna bati aurrez hustutzeko arriskua dakar (adibidez, eurobonoak).
  • Ekimenak arriskuan jar dezake / atzeratu dezake Langabezia-onurak Berraseguratzeko Europa mailako benetako eskema bat onartzea; neurri hori Von der Leyen-ek Batzordearen hurrengo urteretarako agendan zeukan neurria.