Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Urdaibaiko isuriei buruz galdetu dio Aralarrek Europako Batzordeari

2014/02/02

Inaki Irazabalbeitiak, Aralarreko eurodiputatuak, galdera egin dio Europako Batzordeari Mundakako errioan tratatu gabe isurtzen diren hondakin urei buruz

Urdaibiko biosfera erreserbako ezkerraldean diren udalerrietan hondakin uren saneamendu sareko obrak guztiz bukatu gabe daude eta ur zikin horiek zuzenean isurtzen ari dira Mundakako errioan, Kasu horretan daude Gernika, Busturia, Muxika; Mundaka, Sukarrieta edo Bermeo, esaterako.

Urdaibai UNESCOren biosfera erreserba izatetik gainera Hegaztien Babeserako Zona Berezia da eta Natura 2000 Sarean integratuta dago.,

Hirietako hondakin uren tratamenduari buruzko 91/271/CE zuzentarauak adierazten du, 2005eko abenduaren 31erako beren isuriak inguru sentikorretan egiten zituzten 2.000 eta 10.000 biztanle bitarteko hiriguneek ur horiek biltzeko eta tratatzeko sistema izan behar zutela.

Urdaibaiko udalerrien ur zikinak tratatzeko lanak 2004an hasi ziren, baina atzen urteotan lanak moteldu egin dira administrazio desberdinen arteko sesioak medio. Datorren apirilean ur araztegia inaguratuko da, baina Mundakari eta Bermeori baino ez dio zerbitzua eman horek direlako kolektoreekin lotuta dauden udalerri bakarrak. Busturia eta Sukarrieta artean bada veste kolektore bat, baina ez dago araztegiarekin lotuta. Gainerako koletoreak egin gabe daude, 10 bat km guztira.

Inaki Irazabalbeitiak adierazi du: ‘Europako legedia ez da betetzen ari. Gainera, ez da bidezkoa Eusko Jaurlaritzak 2014ko aurrekontuetan diru partidarik ez izatea kolektore sarea bukatzeko eta arazoari behin betiko amaiaera emateko.’

Aralarren eurodiputatuak Batzordeari galdetu dio ea zer irizten dion egoerari eta ea Urdaibaiko saneamendu sareak Europako legea betetzean ari ote den. Era berean galdetu dio ea saneamendu obrak Europako diru laguntzarik jaso duen.