Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

TTIPri buruzko botazioa atzeratuta EPn

2015/06/10

Gaur, asteazkenarekin, TTIPri buruzko Lange txostena bozkatu behar zen Europako Parlamentuan. Schulz presidenteak botoazioa atzeratzea deliberatu du

Europako parlamentuko arautegiaren 175. artikuluak aukera ematen dio parlamentuko presidenteari gai baten botazioa osoko bilkurako gai-ordenetik ateratzeko baldin eta gai horrek 50 zuzenketa baino gehiago baditu plenarioan bozkatzeko. TTIPri buruzko Lange txostenak 200etik gora ditu. Aukera hori baliatu du Schulzek botazioa gaurko boto-zerrendatik ateratzeko.

Egia esan, Lange txostenaren inguruan eztabaida handia egon da. ISSD arbitraje pribatuzko mekanismoari buruzko jarrera izan da gakoetako bat. Lange txostenean ez dago ISSDren arbuio argia eta horrek pitzadura sortu du S&D taldearen baitan. Izan ere Lange sozialista da. Talde sozialista osoak txostena babestuko zuen ez zegoen klaru. Gerta zitekeen sozialista disidenteen botoekin Berdeak-ALEk eta GUEk bultzatutako ISSDren kontrako jarrera argia erakusten duen zuzenketaren bat onartua izatea. Horrek oso egoera politiko txarrean jarriko lituzke Europako Batzordea eta Cecilia Malmström komisarioa. Koalizio Handiak ere sufrituko luke.

Itxura guztien arabera Schulzek arautegia usatu du pitzadurak konpontzen saiatzeko.