Nazioarteko egiaztatzaileekin Espainiako estatua izaten ari den jarrera salatu du Aralarrek Europako Parlamentuan
2014/02/25
Inaki Irazabalbeitia Aralarreko eurodiputatuak hitza hartu du, gaur arratsaldean, Europako Parlamentuko osoko bilkuran. Espainiako estatua Nazioarteko Egiaztatzaileen Batzordeko kideekin izaten ari den jarrera salatu du. Izan ere, atzo Audientzia Nazionalean deklaratu behar izan zuten.
Irazabalbeitiak adierazi du nazioarteko egiaztatzaileek ostiralean egindako iragarpena “oso albiste ona” dela; hau da, bere armetago batzuk desgaitu dituela ETA erakundeak eta urtebeteko epean erabat armagabetzeko konpromisoa hartzen duela.
Era berean, Espainiako estatuaren jarrera “tamalgarria” salatu du, NEBko kideek egindako iragarpenak aintzat ez hartzeaz gainera, Audientzia Nazionalera deklaratzera deitu baititu.
Era horretara, Euskal Herriko bake prozesuan parte-hartze zuzena izatea eskatu die Aralarreko eurodiputatuak Europako instituzioei. “Europako Batasuna ezin da eskuak gurutzatuta geratu Espainiako zein Frantziako estatuen blokeoko jarrera inmobilistaren aurreab. Europako Batasunaren oinarrizko helburuen artean Europan bakea bermatzea badago, ez dauka aitzakiarik euskal gatazkan esku ez hartzeko eta Europako azken gatazka armatuaren itxiera ordenatuan laguntzeko. Eta zenbat eta azkarrago egin, hobeto”, adierazi du.