Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Mugaz bi aldeetako umeen eskubideak

2016/04/26

Europako Batasunean gero eta gehiago mugikortasun handiagoa dago. Jendea hara eta hona mugitzen da lan-kontuak medio. Ondorioz herritartasun desberdineko pertsonez ostatutako bikoteak osatzen dira eta, sarritan umeak izaten dituzte. Dibortzioak eta banaketak jazotzen direnean ez da arraroa umeen kustodiaz kalapitak sortzea.

Gogoan dut Europako Parlamentuan zerbitzatu nuenean, PETI batzordean eskaera ugari izan genituela gai horrekin lotuta. Arazoaren muina da, sarri, kasu horietan aplikatzen diren legeak estatuz estatu nola aldatzen diren. Europa mailako arauren bat bazegoen ere, ez zen aski arazoa egoki bideratzeko.

Ba herritarren eskaera horiek bidea egin dute. Europako Parlamentuan gaiari buruzko lantalde bat osatu zuen PETI batzordeak. Gero JURI batu zitzaion. Horren ondorioz dira aste honetan Batzordeari eta Kontseiluari egingo zaien ahozko galdera bana eta onartzera proposatuko den ebazpena.

Ahozko galderek zein ebazpenak umeen kustodiaren mugaz bi aldeetako dimentsioaren arazoaren muinari heltzen dio. Umeak tarteko diren kasuetan estatuen arteko elkarlanean sakondu behar dela aldarrikatzen dute maila judizialean zein administratiboan. Adibidez, umeekin lan egiten duten gizarte-zerbitzuen koordinazioa indartuz. 'Umearen intereserako onena' leloak izan behar du helburua.

Sobra ere, ebazpenak aurrera egingo du gehiengo nahikoa nagusiarekin. Orain pilota Batzordearen eta Kontseiluaren teilatuetan egongo da. Izan ere, EBren arkitektura legislatiboan EPk ez du ekimen legegilerik.

Poza ematen du lekuko izan zaren arazo baten konponbidea gertuago agertzen dela ikusteak