Irazabalbeitiaren ustez baldintzapen makroekomomikoa kohesio-funtsen Troiako zaldia izan daiteke
2013/11/07
Eskualde Garapenerako batzordeak trilogoaren dokumentua onartu du. Alabaina, Inaki Irazazabalbeitia, Aralarreko eurodiputatua, eta Berdeak-ALE taldeko gainerako bere kideak abstenitu egin dira. Irazabalbeitiak adierazi duenez, lehendakariak puntuz puntuko bozketa egitearen kontra izandako jarrera itxiak bere eta bere taldekideen aldeko botoa eragotzi du. Izan ere, trilogo osoa bozka bakar batean onartu behar izateak baldintzapen makroekonomikoarekin kohesio-funtsek izango duten harremana onartzea ekarriko zukeen.
Irazabalbeitiaren iritziz kohesio-funtsak baldintzapen makroekonomikoak ezarritako kondizioekin lotzeak, alegia, Kontseiluak eta Batzordeak defendatzen duten jarrerari men egiteak, eskualdeetara eta estatuetara iritziko diren funtsei negatiboki eragingo die. Bi abiaduretako Europa errealitate bihur daiteke. Trilogoan erdietsi den akordioaren arabera estatu batek jasotzen dituen funtsak murriztu edo ezabatu daitezke bere baldintzapen makroekonomikoak adierazten dituen kondizioak betetzen ez baditu. Bukatzeko Irazabalbeitiak erantsi du ‘egoera Osoko Bilkuran bideratzen saiatuko gara testuari zuzenketak proposatuz’.