Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Herrien Europak ez du Mauritania eta EBren arteko arrantza-hitzarmena babestuko

2013/10/01

Gaur Inaki Irazabalbeita europarlamentariak eta Ana Miranda BNGko Europako gaietarako arduradunak bilera egin dute arrantza-alorreko ordezkariekin eta Espainiako Estatuko hainbat administrazioren ordezkariekin Eurpako Parlamentuan.

Europako Batasunaren eta Mauritaniaren arteko arrantza-protokoloa Europako Parlamentuaren oniritziaren zain dago. Protokolo hori oso kaltegarria da Galiziako zefalopodo-flotarentzako bertan arrantzatzea debekatzen dielako.

Galiziako zefalopodo-flota 14 hilabete daramatza geldirik olagarro-stockaren ustezko gainbera baten aitzakian. Hala ere, FAOk eginiko azterketek erakutsi dute olagarro-populazioa gora egiten ari dela.

Inaki Irazabalbeitiak adierazi duenez, Koalizioak erabateko aldekotasuna du Mauritaniak bere arrantza-baliabideak goberna eta ustira ditzan, baina ez dela hori kasua. Izan ere, Txinako ontziak ari dira ustiatzen EBko flotak ustira ezin ditzakeen kalak, hori bai Mauritaniako bandera airean.

Inaki Irazabalbeitiak ezezko botoa emango dio datorren asteko Osoko Bilkuran EBren eta Mauritaniaren arteko arrrantza-protokoloari