Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Europako Parlamentuko karguak

2019/07/02

Europako Parlamentuko presidentearen aukeraketa sesio da egunotan. Dena den, kargu horretaz gain beste bi kargu-mota inportante aukeratuko dira ere: presidenteordeak eta kuestoreak. Kuestoreak eurodiputatuei eragiten dieten arazo administratibo eta finantzarioak kudeatzen dituzte.

Aukeraketa-prozesuak hainbat bitxikeria baditu. Legealdia 5 urtekoa izanik, 2,5 urteko eperako karguak aukeraturatuko dira aste honetan. Karguak banan bana boto sekretuz aukeratzen dira. Dena den, hainbat orekari eustea kontenplatzen da: lurralde-, genero- eta ideologia-orekak

Presidentea hautatzeko hautagaiak izendatu behar izaten dira lehenagotik. Talde politiko batek edo parlamentarien % 5ak aurkeztu ditzakete presidentegaiak. Gehienez lau bozketa egingo dira. Hiru bozketa eta gero, hautagaietako inork ez badu gehiengo osoa erdietsi, hirugarren bozketan boto gehien lortu dutenen biren artean egiten da laugarren bozketa. Irabazlea txapeldun! Berdinketarik egongo balitz, edadetuena litzateke presidente.

Presidentea aukeratu ondoren, hautatuko dira 14 presidenteordeak eta 5 kuestoreak. Hautagaiak presidentearen modu berean izendatzen dira.

Presidenteordeak aukeratzeko lehen bozketan gehiengo absolutua lortzen duten hautagaiak izendatzen dira. Hamalaura iristen ez badira, bigarren bozketa egingo da baldintza berdinetan. Hala ere, 14ko zifra lortuko ez balitz, hirugarren bozketa egingo litzateke eta gehiengo erlatiboa nahikoa izango litzateke.

Kuestoreak aukeratzeko prozedura bera da, baina 5 zenbaki majikoa.