Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Eskuin muturrak Alemanian gora

2016/03/14

Atzo Alemaniako hiru landetan eskualde-parlamentuetarako hauteskundeak egin ziren. AfD alderdi xenofobo eta euroeszeptikoa indarrez sartu da hiru parlamentuaetan

Baden-Wüttemberg, Renania-Palatinatua eta Saxonia-Anhalt estatu fenderaletan egin dira hauteskundeak. Bi lehenak garai bateko Mendebaldeko Alemanian zeuden eta Saxonia-Anhalt Ekialdekoan. Bestetik. Baden-Wüttemberg Alemaniaren hegoalde katolikoan dago, Bavariarekin batera, eta horrek bezala nortasun propio sakona du.

Emaitzei erreparatuta hainbat puntu nabarmen daitezke:

1-    Koalizio Handiko bi alderdiek galerak izan dituzte. Ez da joera orokorra izan. SPDk Renania-Palatinatuan aurreko emaitzei eutsi die, eta gobernatzen jarraitzeko aukera du. Baina beste bietan 10 puntutik gora galdu ditu. CDUren galerak txikiagoak izan dira (% 3), Baden-Wüttembergen izan ezik, non 12 puntu galdu dituen.

2-    AfD alderdi populista (garai batean euroeszeptikoa eta orain baita xenofoboa ere), indar handiz sartu da hiru parlamentuetan, bereziki Saxonia –Anhalten, non ia % 25a lortu duen eta bigarren indar bilakatu den CDUen atzetik. Kontuan hartu 2013ko hauteskunde federaletan % 4,7 lortu zuela. Nondik jaso ditu botoak?

  • Saxonia-Anhalten, ezkerratik (Die Linkek —historikoki bigarren indarra— SDPk eta berdeek hiruren artean 22 puntu galdu dituzte).
  • Baden-Würtembergen (% 15,1) Koalizio Handitik CDU eta SDPren artean  22 puntu galdu dituzte. Berdeek 6 puntu irabazi dituzte land honetan eta lehen indar bilakatu.
  • Renania – Palatinatuan (% 12,6) zenbakiei erreparatuta Berdeetatik 10 puntu galdu baitituzte eta neurri txikiagoan CDUtik. Gerta liteke boto-transferentzia gertatu izana: Berdeetaitk, SDPra eta SDPtik CDUra.

3-    Berdeek emaitza asko hobetu dituzte gobernu-buru ziren landan (koalizioan SDPrekin), baina txartu dituzte nabarmen  gobernuan egon baina burua izan ez, hots, Renania-Palatinatuan (koalizioan SDPrekin)

4-    FDP (liberak) hobetu dituzte emaitzak. Renania-Palatinatuko eta Baden-Wüttembergeko parlamentuan egongo dira eta datorren urteko hauteskundeetan parlamentu federalera itzultzeko urrats inportatea egin dute.

 

Ondorio orokorrak

  1. Joera argi bakarra da AfDren igoera nabarmena, garai bateko ekialdean mendebaldean baino handiagoa dena den. Bateratzeaz gero eskuin muturrak, alderdi neonaziak adibidez, ekialdeko estatu federaletan presentzia adierazgarria izan izan du.
  2. Itxura batean faktore orokorrez gain, faktore lokalak pisu nabarmena izan du. Ezin da bestela esplikatu alderdi SDPk eta Berdeek landaren arabera izan duten emaitza-aldagarritasuna
  3. Koalizio handian kalterik handiena SDPk izan du. Ez da joera berria.
  4. AfDren igoera ezkerreko botoaren bizkar izan da neurri batean. Frantzian FNk ezkerraren botoa jaso duela gogoratzea komeni da eta antzineko feudo komunistetan agintzen duela. Europan joera orokortu al daiteke?
  5. AfD datorren urteko hauteskunde federaletan indar handiz sar daiteke parlamentuan. Horrek ekarriko luke Koalizio Handia denboran luzatzea.
  6. Gobernagarritasuna konplikatu da hiru landetan. Geometria aldakorreko koalizioak gerta daitezke.
  •   Saxonia-Anhalten gerta CDUk gobernatzeko Berdeen eta SDPren laguntza behar du edo hiru ezkerreko partiduena
  • Renania-Palatinatuan SDPk aukera du Koalizio Handia osatzeko edo Berdeekin eta Liberalekin egitea.
  • Baden-Wüttembergen Berdek aukera bi dituzte, CDUrekin paktatzea edo SDP eta Liberalekin