Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Erresuma Batuko hauteskundeez

2016/05/10

Joan den ostegunean, maiatzaren 5arekin, Eskoziako parlamenturako, Gales eta Ipar Irlandako asanbleetarako eta Ingalaterrako hainbat udaletxetarako hauteskundeak egin ziren. Emaitzei buruz hainbat burutazio beherago

Eskozia

Parlamenturako hausteskunde-sistema ez da EBn ohizkoa den maioritarioa, baizik eta misto bat. Bi boto ematen dira, bata barrutirako, sistema maioritario bidez ematen dena eta bestea eskualde mailakoa proportzionalki banatzen dena. Horrek, Westminsterrerako hauteskundeetan ez bezala alderdi txikiagoei aukera gehiago ematen dizkie. Parlamentuak 129 eserleku ditu. 73 sistema maioritarioz aukeratzen dira, gainerakoak proportzionalez.

1-    Alderdi nagusien 3 liderrak emakumezkoak dira. Berdeek, presidente emakumezkoa eta gizonezkoa dute aldi berean.

2-    SNP, % 49, 63 eserleku. Praktikan Westminsterrerako hauteskundeetan lortutako boto-portzentaia berarekin ez du lortu gehiengo absolutua (65 eserleku) hauteskunde-sistema dela eta, nahiz eta eskuratzea espero zen.

3-    Beste alderdi independentistak, Berdeek, boto- eta eserleku-igoera izan du: 2tik 6ra pasatu da. Denak eskualde-zerrendaren bidez lortu ditu.

4-    Alderdi independentistek gehiengo absolutua izango dute Parlamentuan. SNPk berdeen sostengua izan dezake parlamentuan 2007an bezala

5-    Laboristak maldan behera doaz, hirugarren indar bilakatu dira, 13 eserleku galduta.

6-    Kontserbadoreak bigarren indarra izan dira, irabazpen handiarekin, 16 eserleku gehieago. Sobra ere, liderraren karisma inportantea izan da.

7-    Liberal Demokratek eutsi egin diote aurrekoari, 5 eserleku

8-    UKIPek ez du lortu. Gogoan izan Europako Parlamenturako 2014koetan eserleku bat lortu zuela.

 

Gales

Galesko Asanblearako sistema Eskoziako parlamenturako bera da. 40 kide sistema maioritarioz aukeratzen dira eta 20 proportzionales d’Hont legearen arabera. Parte hartzea oso baxua, % 45a

1-    Plaid Cymruk gora egin du boto-kopuruan eta eserleku bat gehiago lortu du. Bigarren indarra dira. Aipatzekoa da eserlekua sistema maioritarioz irabazi duela Leanne Wood-ek, alderdiko liderrak, Gales hegoaldeko zona anglofonoan, Plaid-entzat oso zaila den inguru batean. Alabaina, Plaidko kideek emaitza hobeagoak espero zituzte, nik uste. Laboristei gobernuan egoteak galera handiagoak eragingo ziela uste zuten. Gales hegoaldeko zona anglofono/laboristetan erro sendoak botatzen ez baditu, zaila du Plaid Cymruk lehen indar bihurtzea.

2-    Laboristek behera egin dute, botoan % 7, baina eserleku bakarra galdu dute: 29. Gehiengo absolututik 2 eserlekura gelditu dira. Gobernatzeko aliantzak behar dituzte eta Plaid da aukera posibleena.

3-    Kontserbadoreek 3. indar bilakatu dira eta 3 eserleku galdu dituzte. UKIPen mesedetan izan da seguruenik.

4-    Liberal Demokratek galera handia izan dute eserlekutan, 4, baina ez horrenbeste bototan, % 3a. Eserleku bakarra lortu dute.

5-    UKIP lehen aldiz sartu da Galesko Asanblena. Indartsu, botoen % 13a eta . 7 eserleku. Itxura batean laborista eta kontserbadore euroeszeptikoen botoak bildu dituzte.

6-    Brexit errefendumera begira irudi lezake Galesen ez dagoela EBn egotearen aldeko horren baiezko uste bezain argia.

 

Ipar Irlanda

106 eserleku. Ipar Irlandako Asanblearako boto-sistema, boto-transferiblearena da, hots, boto-zerrenda batean boto-emaileak lehentasunak markatzen ditu. Aukeratua izateko boto-atalase bat egoten da. Hortaz, boto-atalasea gainditu duten guztiak hautatuak izaten dira, baina boto-atalasearen gaineko botoak transferitu egiten zaiziko lehentasun-hurrenkerako hurrengo hautagaiari. Boto-kontaketa oso konpliatua eta horregatik igandera arte emaitzarik ez da egon.

1-    Ez dira gauzak asko aldatu 2011ko hauteskundetik hona. 8 alderdik eta independiente batek lortu dute eserlekua.

2-    Alderdi nagusiek botoa galdu dute, bereziki katolikoek, Sinn Feinek, % 3 eta SDLPk % 2,2

3-    Sinn Feinnek eta SDLPk eserlekuak galdu dituzte (1 eta 2). Alderdi Unionista handiek ez dute eserlekurik galdu.

4-    Alliance, alderdi akonfesionalak emaitzak errepikatu ditu

5-    Ezker muturreko alderdi akonfesional bat sartu da lehen aldiz asanblean, ‘Jendea Irabazia baino Lehenago’. 2 eserleku lortu ditu.

6-    Alderdi Berdea eserleku bakarretik bira pasatu da.

7-    Alderdi katoliko nagusiek galdutako botoak, itxura batean bi azken hauengana joan dira.

 

Ingalaterra

Londres eta Liverpool bezalako hirien alkateak eta Westminterrerako eserleku bat aukeratzen ziren.

1-    Laboristek nahiko ongi eutsi diote. Londresko alkatetza kendu diete kontsebadoreei eta Liverpoolekoari gehiengo osoz eutsi egin diote. Zinegotzi-kopurua ere lehen zeuden bezalatsu gelditu dira.

2-    Westminsterreko hauteskundean laboristek ere eutsi diote eserlekuari. Aipagarria UKIP izan dela bigarren indarra.

3-    Kontsebadoreek galera txiki bat izan dute zinegotzi-kopuruan, % 10a.

4-    Hauteskundeen emaitzek ez dirudi EBari buruzko errefendumaz aztarna argirik eman dutenik. Londresko alkatetza eurozale batek eramatea euroeszeptiko baten aurrean udal politikaren eta kolore politikoaren aldaketaren testu-inguruan esplikatu behar da.