Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Brexitaz gehiago

2016/06/26

Asteburu honetan Lisboan izan naiz Bloco de Esquerdas alderdiaren X. kongresuan. Brexita kongresuan hizpide izan da, jakina.

Kongresuko interbentzio askotan bazegoen halako poztasun sentimendua Brexitak irabazi izanagatik. Sobra ere, kongresuan parte hartzen ari ziren militanteek emaitza interpretatzen zuten austeritatearen Europari emaniko zaplateko moduan. Bloco ez da alderdi euroeszeptikoa, baina ezkerreko alderdi asko bezala oso kritikoa da Europako Batasunaren ereduarekin.

Larunbatean, Bloco zuzendaritzak afaltzera gonbidatu gintuen nazioarteko ordezkariok. Afalondoan, Catarina Martins-ek, alderdiko liderrak, gonbidatuok egin genion galderei erantzun zien. Galdera-erantzun erronda horretatik bi ideiarekin gelditzen naiz.

Britainia Handiko Left Unity alderdiko ordezkariak honela hasi zuen bere solasa: 'duela hiru urte inork esango balit Brexitaren kontrako kanpaina egiten arituko nintzatekeela, burutik zegoela esango nioke. Ba, Brexitaren kontrako kanpaina egiten jardun dut'. Erantsi zuen ez zitzaizkiola kongresuan entzundako batzuk gustatu; Brexita ez dela eliteen porrot moduan interpretatu behar, guztiz kontrakoa baizik. Hondamendia izango ei da britainiar langileentzat, eskuin neoliberalak gidatuko duela horren ondorengo egoera.

Catarinak ere puntu jakingarria bota zuen. Europaren eredu hau ezkerrarena ez dela argi izanik, ezkerrak ezin du du orain EU buruzko erreferendum-segidarik bultzatu, horrek eskuin xenofoboari zabalduko liokeelako boterearen atea. Ezkerrak deus egin aurretik alternatiba egingarri eta sinesgarria eraiki behar du eta alternatiba hori gizarteari eskaini gero. Ezkerrrak gizartea konbentzitu behar du bestelako Europa posible dela eta alternatiba eraiki behar du.

Ideia bera bi modu desberdinetan adierazita.

Gure artean izan ziren ostiralean xanpaina atera eta kapitalismo neoliberalaren suntsiketaren lehen bataila bentzitu dugula pentsatu zutenak. Oker zeudela uste nuen ostiralean, sinetsiago nago orain.