Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Brexita argitzen?

2019/04/11

Britania Handiko gobernuak eta Europako Kontseiluak aurrera begira zer egin adostu dute.

Bien adostasunez TUEren 50 artikulua, Batasunetik irteera bideratzen duena, urriaren 31a arte luzatzea deliberatu dute. Akordioak iraungitze-klausula bat badu. Erabakia eten egingo da maiatzaren 31an ordurako Britainia Handiak Europako Parlamenturako hauteskundeak egin ez baditu edo Irteera Hitzarmena maiatzaren 22a baino lehen berretsi ez badu.

Erabaki honek baditu zenbait ohar:

  • Erresuma Batuak EB utz lezake urriaren 31 baino lehenago baldin eta Irteera Hitzarmena berresten badu.

  • Erresuma Batuak elkarlanerako jarrera zintzoa izan behar du.

  • Luzapena Irteera Hitzarmena birnegotziatzen hasteko ezin da usatu.

  • Europako Batzordeak erabaki honen egoera 2019ko ekaineko bileran berrikusiko du.

Sobra ere, akordiorik gabeko Brexitaren mamua urrundu da erabaki honekin. Oxigenoa eman diote May, besteak beste, Batasunari ez zaiolako komeni akordiorik gabeko irteera. Mayri etxe barruan hariak lotzen joateko aukera emango dio, laboristekiko akordioa bereziki, iruditzen baitzait kontserbadoreekin jai duela.

Gure lagun eskoziar, galestar eta iparrirlandarrentzat berri ona dela esango nuke. Europako hauteskundeetan parte hartu ahal izango dute, beren ahots propioa izaten jarraituko Europako instituzioetan eta prozesu honetatik onik ateratzeko aukera bat, txikia izanik ere, zabaltzen zaie.

Badirudi, Brexitaren prozesua argitzen hasi dela. Hala ere, nork daki zer gertatuko den! Eta hau Brexit ordenatu baterako atzen aukera da, ez dut uste besterik egongo denik.