Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Aralarrek erabakitzeko eskubidea defendatu du Europako Parlamentuan

2014/04/15

Aralarreko eurodiputatu Inaki Irazabalbeitiak Europako Parlamentuko osoko bilkuran defendatu du Estatutua osatzen duten herrien erabakitzeko eskubidea ariketa demokratikoa dela

 

Espainiako Diputatuen Kongresuak Kataluniako Parlamentuko kontsultak egiteko eskumenaren transferentzia ukatu izana aitzakiatzat hartuta, Inaki Irazabalbeitiak aldarrikatu du herriek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea ariketa eta eskubide demokratikoa dela.

‘Espainiako agintariek estatua osatzen duten herrien eskaerei emaniko ohizko erantzuna ezetza izaten da’ adierazi du Irazabalbeitiak, ‘2005ean EAEko Estatutu Berria izan zen. 2006a eta 2010a artean Kataluniako estatutuaren ibilera traketsa izan zen, azkenik Epaitegi Konstituzionalak zati inportanteak konstituzioaren kontrako jo zituelarik’.

Aralarreko eurodiputatuak azpimarratu du estatua osatzen duten herriak ez direla isilduko Espainiako agintarien jarreraren ondorioz eta jarraituko dutela demokrazia lantzen botoaren bidez. Etxarri-Aranatzen, apirilaren 13an Euskal Herriaren independentziari buruz eginiko galdeketa jarri du etsenplu moduan. ´Galdeketa demokratikoa, gardena eta homologagarria izan da eta boto emaileen % 90k baino gehiago euskal estatu independente bat eratzearen alde agertu da. Benetako ariketa demokratikoa izan da´ esan du eurodiputatuak.

Bukatu du adieraziz Kataluniako herriak datorren azaroaren 9an emango duela botoa eta botoen eta demokraziaren dialektikak garaituko duela Espainiako agintarien inposizioaren eta ukazioaren dialektika.