ALE-Berdeen diputatuak Europako Batasunaren politikekin ezadostasuna erakutsi dute
2014/02/27
Gaur Europako Parlamentuko osoko bilkuran baldintza meteorologiko txarrak direla eta Batasuneko hainbat estatutan jasan dituzten ondorioei buruzko eztabaida egon da. Berdeak/ALE taldeko hainbat diputatuek ortzadar bandera erakutsi dute Batasunak ingurumena arloan daramakin politika salatzeko, non aldaketa klimatikoa geldiarazteko helburuak atzerakada pairatu duten.
Taldearen bozeramaileek biktimekiko solidaritatea erakutsi dute eta Batzordeari elkartasun-funtsen banaketa azkartasunez kudeatu ditzan eskatu dio. Era berean, Kontseiluaren bitartez Estatuek elkartasun-funts horiek erdira murriztu izana ere salatu dute. ' Onartezina da Kontseiluak bultzatutako aurrekontu-murrizketen ondorioz erdira gutxitzea europar kohesiorako lagungarri diren, eta gainera egoera hauetarako erabili behar diren, elkartasun-funtsak ', esan du Inaki Irazabalbeitiak.
Aldaketa klimatikoa eta berotegi-efektuko gasen emisioa geldiarazteko helburuen aldaketak ere salatu dituzte. 'Europan negu honetan jasan ditugun ezohizko ekaitzak aldaketa klimatikoa gertatzen ari dela sintoma dira zalantzarik gabe. Europako herritarren etorkizuna eta ongizatea ziurtatu nahi badu, Batasunak aldaketa klimatikoaren kontra egiteko politika eraginkorragoak bultzatu behar ditu ', adierazi du Aralar-eko eurodiputatuak .