Aralarrek merkatu elektrikoaren manipulazioaz galdetu du Europako Parlamentuan
2014/01/08
Eurodiputatuaren ustez joan den abenduaren 19an eginiko elektrizitatearen errematearen emaitzak, % 26,5eko prezio-igoera ekarri zuenak, susmoak eragiten ditu Estatu Espainolean badela enpresa elektrikoen kartel bat bere interesen arabera merkatua eta elektrizitatearen prezioa manipulatzen dituena. Horregatik Europako Batzordeari eskatzen dio iker dezan balizko kartel hori existitzen ote den.
Inaki Irazabalbeitiak Batzordeari galde egiten dio neurriak har ditzan Estatuko sistema elektrikoaren gardentasuna bermatzeko. ‘Ez da bidezkoa Estatuko herritarrek ordaintzea Europako tarifa elektrikorik altuenetako bat eta elektrizitatea % 70 baino gehiago igo izana atzen urteotan. Europak ezin du beste aldera begiratu egoera horren aurrean’ erantsi du.
Bestetik, Irazabalbeitiak azpimarratu du tarifen igoera etengabeko horrek kalte egiten diela herritarren ongizateari zein enpresen lehiakortasunari.