Europan
Oraingo Batasunari egin dakizkiokeen kritiken gainetik, jakitun gara herritarrei abantaila ugari ekarri dizkiela eta bereziki positiboa izan dela bakeari, garapenari eta demokraziari dagokionean, batik bat, Europaren XX. mendeko testuinguruan kokatzen badugu: gerraren eta totalitarismoaren Europa.
Egoera ekonomiko zailaren aurrean, zeinetan euroeszeptizismotik arrazakeriaraino eta xenofobiaraino doazen mezuak berriz ere agertzen ari diren, ikusten ari gara nola hainbat alderdi politikok, agintarik eta komunikabidek Batasunaren kontrako eta bere balioen kontrako mezuak zabaltzen ari diren. Horregatik proposatzen dugu balioen Europa berriz ere sustatzea: berdintasuna, askatasuna, antimilitarismoa, tolerantzia, elkartasuna eta pertsonen eta herrien eskubideak.