Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Europan

Aralarrek oraingo europar eredua kritikatzen du. Europa sozialagoa eta demokratikoagoa aldarrikatzen dugu non osatzen duten herriek elkarlan-espirituarekin lan egingo baitute. Neoliberalismoaren atzaparretatik libre egongo den Europa nahi dugu, non ongizatearen estatua sendotzea oinarri bazterrezina izango den. Estaturik gabeko herriek Batasunaren baitan beren etorkizuna libreki eta demokratikoki erabakitzea izan dezaten Europan sinisten dugu.

Oraingo Batasunari egin dakizkiokeen kritiken gainetik, jakitun gara herritarrei abantaila ugari ekarri dizkiela eta bereziki positiboa izan dela bakeari, garapenari eta demokraziari dagokionean, batik bat, Europaren XX. mendeko testuinguruan kokatzen badugu: gerraren eta totalitarismoaren Europa.

Egoera ekonomiko zailaren aurrean, zeinetan euroeszeptizismotik arrazakeriaraino eta xenofobiaraino doazen mezuak berriz ere agertzen ari diren, ikusten ari gara nola hainbat alderdi politikok, agintarik eta komunikabidek Batasunaren kontrako eta bere balioen kontrako mezuak zabaltzen ari diren. Horregatik proposatzen dugu balioen Europa berriz ere sustatzea: berdintasuna, askatasuna, antimilitarismoa, tolerantzia, elkartasuna eta pertsonen eta herrien eskubideak.