Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Gure taldea

Europako Parlamentuan kontsentsuak da nagusi. Beste indar politiko batzuekin lortutako akordioek bakarrik ahalbidetzen dute ekimenak eta proposamenak bideratzea. Parlamentuak 754 diputatu ditu eta horietatik 54 aukeratzen dira Espainiako Estatuan. Hortaz ezinbestekoa da Europan eta Europako Parlamentuan aliatuak izatea.

Aralar Berdeak/Europako Aliantza Librea taldeko kide da. Taldeak 58 diputatu ditu eta guztietan laugarren handiena da Europarlamentuan. Europako Aliantza Librea (ALE) Europako estaturik gabeko nazioak ordezkatzen ditu Europa mailan. ALEk zazpi kide ditu Europako Parlamentuan: François Alfonsi ( Partitu di a Nazione Corsa), Mark Demesmaieker (NVA), Jill Evans (Plaid Cymru),  Ian Hudgton y Alyn Smith (SNP), Inaki Irazabalbeitia (Aralar) eta Tatiana Zdanoka (Par cilvēka tiesībām vienotā Latvijā). Jill Evans da gure talde burua.

Gainera, Aralar Intergroup izeneko hainbat talderen kide da hala nola, Sahararen aldekoa edo hizkuntza eta kultura gutxikoen aldekoa.

Bestetik, Europarlamentuan lanaren zatirik handiena batzordeen bidez egiten da. Hor eztabaidatzen eta prestatzen dira gero osoko bilkurara eramango diren ekimenak eta mozioak. Aralarrek batzorde hauetan dihardu: Eskualde Garapena, Arrantza Batzordea, Eskaera Batzordea (horretan edozein herritarrek kexak edo eskaerak aurkez dezake). Beste batzordeen lanen jarraipena ere egingo dugu: Nekazaritza, Industria eta Energia, Ingurugiroa eta Kultura, Hezkuntza eta Eleaniztasuna.