Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Hizkuntza-eskubideak defenditu ditu Irazabalbeitiak Europako Parlamentuan

2013/12/10

Europako Parlamentuaren osoko bilkuran eginiko interbentzioan Inaki Irazabalbeitiak hizkuntza-eskubideak aldarrikatu ditu oinarrizko giza eskubide moduan.

benduaren 10a giza eskubideen nazioarteko eguna dela probestuta, Aralarreko eurodiputatuak herritarren hizkuntza-eskubideak hizpide izan ditu osoko bilkuraren aurrean. Izan ere, herritarrek beren hizkuntza erabiltzeko eskubidea eta horregatik diskriminaziorik ez jasotzeko eskubidea Giza Eskubideen Gutunean zein Europako Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunean jasotzen da. Alabaina, eskubide horiek ez daude bermatuta Europako Batasuneko estatu guztietan. Frantzian esaterako.

Era berean abenduaren 11an hiru hilabete beteko dira Europako Parlamentuak Desagertzeko arriskuan dauden Europako hizkuntzak eta EBren dibertsitate linguistikoa izeneko txostena onartu zuen gehiengo oso handi batez. Txosten hori erreferentzia garrantzitsua da hizkuntza minorizatuen normalizaziorako politika egokiak diseinatzeko unean.

Irazabalbeitiak Europako Batzordeari esan dio ausarta izan dadila. 'Batzodeak Parlamentuak onartutako txostenean adierazten diren gomendioak bere egin beharko lituzke. Gainera, horiek garatzeko politikak egin eta eginarazi beharko lituzke' azpimarratu du Irazabalbeitiak. Batzordeari lehen urrats moduan eskatu dio Europako Hizkuntza Minorizatuen Gutuna berretsi ez duten estatuei berrets dezatela galde egin diezaien, hori baita herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko minimoa.