Amaraunaren neutraltasuna arriskuan Europako Parlamentuko ITRE batzordearen erabaki bat medio
2014/03/18
Pilar del Castillok telekomunikazio elektronikoen merkatu bakarrari buruz idatziriko txostenak ‘zerbitzu bereziak’ kontzeptua babesten du. Kontzeptu horrek bide eman diezaieke telekomunikazio-alorreko operatzaileei hitzarmenak egiteko eduki-hornitzaileekin, horien edukien fluxua lehenesteko helburuarekin. Horrek amaraunaren neutraltasuna etengo luke, izan ere, egun ezein izanik edukiaren informazioaren jatorria berdin-berdin tratatzen dira. Hitzarmen posible horien kausaz gerta liteke eduki batzuk besteen aurrean zirkulatzeko lehentasuna izatea eta kontsumitzaileengana lehentasunez iristea.
Txostenak Osoko Bilkuraren onespena behar du eraginik izan dezan. ‘Osoko bilkuran egoerari buelta ematea lortzea espero dut’, azaldu du Inaki Irazabalbeitia Aralarko eurodiputatuak, ‘uste dut erabaki horrek, informaziorako askatasunaren eta adierazpen-askatasunaren kontra ere badoala.’
Halaber, Irazabalbeitiak adierazi du zerbitzu berezi kontzeptua kaltegarria gerta dakiokeela baita berrikuntzari ere. Interneteko proiektu berriei abiarazteko finantza-ataka bat ezar diezaieke jada ezarrita daudenekin konparatuta.