Jill Evansek, ALEko talde-buruak, EBk euskal bake-prozesua laguntzea eskatu du
2013/09/12
Inaki Irazabalbeitiak iradokita egin du eskaera hori
Irailaren 11an Europako Parlamentuan eginiko Batasunaren egoerari buruzko debatean Jill Evans ALEko bozeramaileak eta eurodiputatu galesak Diada eta Kataluniako herriaren askatasun-nahiak gogorarazi ditu. Gainera, euskal bake-prozesua EBk laguntzea eskatu dio Durao Barrosori.
Aipamenik ez du izan euskal bake-prozesuari buruzko eskaerak Barrosoren erantzunean.
Agi danez, Batzordeak ez du Espainiako gobernua hasarretu nahi. Hala ere, eskaera horrekin jarraitu beharko dugu uste dugulako EB dela Madrilgo gobernuaren jarrera aldatzeko aukera duen eragilea.