Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Irazabalbeitiak Rodriguez Galindok faborezko tratua izan duenentz galdetu dio Europako Batzordeari

2013/10/30

Justizia, Oinarrizko Eskubide eta Herritartasun Komisario Vivian Reding andeereari zuzendutako galderan, Aralarreko eurodiputatu Inaki Irazabalbeitiak Espainiako justiziak Rodriguez Galindo jeneralari emaniko ustezko faborezko tratuaz itaundu dio, izan ere, jenerala libre utzi baitu

Zabaleta, Rafa Diez Usabiaga, Arkaitz Rodríguez eta Sonia Jacinto jarduera politiko huts batengatik kondenatu zituzten eta jada lau urte baino gehiago egin dituzte gartzelan. Alta, Rodriguez Galindo jenerala Lasa eta Zabala bahitzeagatik, torturatzeagatik eta hiltzeagatik 75 urtetara kondenatu zuten eta 4 urte eta 4 hilabete baino ez ditu gartzelan egin.

Aralarreko eurodiputatuak galdetu dio Komisario andereari ea kasuak ezagutzen dituen eta ea bere iritziz aztarnak egon daitezkeen esateko Espainiako agintariek Rodriguez Galindo jeneralari faborezko tratua eman diotela Estatuko segurtasun-indarreko kide izateagatik.

Azkenik, Irazabalbeitiak Komisarioari eskatu dio Arnaldo Otegi eta bere lagunen egoeraz interesa dadila eta iker dezala ea Espainiako agintariek asmorik izan ote dezaketen Arnaldo Otegiri eta bere lagunei Rodriguez Galindori aplikatutako irizpideen antzekoak aplikatzeko eta pertsona horiek epe motz batean kalean libre uzteko.