Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Beskoitzeko eta Hendaiako ikastolen auziaz galdetu Aralarrek Europako Parlamentuan

2013/10/06

Inaki Irazabalbeitia europarlamentariak galdera egin dio Europako Batzordeari Beskoitzeko eta Hendaiako ikastolek Frantziako gobernuarekin izan duten auziaz.

Beskoitzeko eta Hendaiako ikastolek Herriko Etxearen laguntza jaso behar zuten beren eraikin berriak egin ahal izateko. Alta bada, Baionako suprefetak 1840eko Falloux legearen karirat, bi herrikoa etxeak mehatxatu ditu eta erabakiak bertan behera utzi. Izan ere, lege horrek debekua ezartzen die botere publikoei irakaskuntza pribatua laguntzeko.

Berriki Europako Parlamentuak Europako hizkuntza minorizatuei buruz onartu deliberoa, Alfonsi dosierra, estakurutzat hartu Irazabalbeitiak. Izan ere, bertan seinalatzen baita hizkuntza minorizatuen bizi iraupenean irakaskuntzak duen garrantzia.

Irazabalbeitiak galdetu dio Batzordeari ba ote duen gertatutakoaren berri eta galdetu dio ea uste duen suprefetak hartutako erabakia akort dagoen Europako Parlamentuak obratutako deliberoaren izpirituarekin. Bestalde, galdera egin dio Batzordeari egokia kontsideratzen duenentz XIX. Mendeko lege bat baliatzea. Halaber, eskatu dio Batzordeari Seasko ikasleek euskarazko irakaskuntza izan dezaten bermatzeko urratsak egin ditzan.