Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Nabigazioa

Inaki Irazabalbeitia

Eurodiputatu-ohia, Aralar

Droneen erabilera arautzeko eskaera

2013/09/10

Droneak edo piloturik gabeko airekoak gero eta ugariagoak izango dira etorkizunean. Horrek pertsonen pribatutasuna arriskuan jar lezake. Droneen erabilera arau dezan eskatu dio Inaki Irazabalbeitiak Batzordeari

Droneak erabilera militarraren bidez ezagutu ditugu. Hala ere, erabilpen ugari izan ditzakete aireko kontrola egokia den egoeretan, adibidez: suteak kontrolatzeko, pertsonak erreskatatzeko edo trafikoa kontrolatzeko.

Droneen tekonologia ziztu bizian aurreratzen ari da eta horrek gero eta txikiagoak eta merkeagoak izan daitezen ekarriko du. Hortaz espero daiteke droneen erabilera ugaritzea. Erabiltzaileak adminitrazioez gainera partilularrak izango dira. Erabilpen egokiez gainera, desegoki mordo bat pentsa daitezke, gehienak pertsonen kontrolarekin lotutakoak. Zeinek eragotziko dio gure bizilagunari edo poliziari drone txiki bat erabiltzea etxe barruan zertan ari garen zelatatzeko?

Hortaz pertsonen pribatutasuna arrisku bizian dago. Era berean, gure inguruko estatu gehienetan ez dago legerik edo araurik garatuta droneen ezaugarri teknikoak ezartzeko edo erabilera gobernatzeko. Espainian, esaterako ez dago arautegirik ziurtatzen duena tresna horiek hegan egin dezaketenik. Beraz legalki ezin dute hegan egin.

Hutsune legegile handia dago bai ikuspegi teknikotik zein sozialetik. Hortaz galdera egin diot Batzordeari ea arazoaz jabetzen den, ea konsziente den EBko herritarren pribatutasuna arriskuan dagoela eta asmorik ote duen droneen alderdi teknikoak eta erabilera arautiko dituen lege-esparru bat garatzeko.

Ezinbestekoa ikusten dut droneen erabilera arautzea eta preseski bizilagun begiluzeak kezkatzen nauelako! Gure herritar-eskubideak jokoan daude neurri batean.